IRRATIEN TARTEA: Hazparneko San Josepe lizeoko hegazkinaren berri, Radiokulturatik

Published On apirila 24, 2017 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Irratien tartea zabaldu eta Hazparnera begira jarri gara gaurkoan. Bertako San Josepe Lizeoko sail profesionaleko ikasleek hegazkin ultra arin bat eraiki dute beren tailerretan. Angeluko aeronautika klubarekin elkarlanean aritu dira hamabost bat hilabetean. Duela zenbait aste, lizeoren erdian gidatu zuen aeronautikako gidari berezi batek eta aukera izan da Angeluko aeronautika pistatik hegaldatzeko ere. Horrez gain, gidatzeko baimena lortzeko prestaketan ari diren lizeoko ikasle batzuek ere ekainean ordu batez airean ibiltzeko aukera izango dute. Ba egitasmo horri buruzkoak ekarri ditugu gaurko irratien tartera, izan ere, muntaketa lanez arduradu diren irakasle eta ikasle banarekin hitz egin dute Radiokulturako lagunek.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.