‘Bilgune kontari’: masturbAKZIOA, transfobiari stop, tortura eta boteretzea

Published On apirila 10, 2017 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Jendarte zoro honetan muga gehiegi eta akzio gutxiegi ditugula iritzita, bizitza gozatzen hasteko deia egin du Maitane Muñozek MasturbAKZIOA testuan. Horren berri ekarri du Euskal Herriko Bilgune Feministako Amaia Zufiak Bilgune kontari-ren gaurko errepasoan. Horrez gain, joan den ostiralean hainbat hiriburutan transfobiaren aurka egindako mobilizazioak eta Nafarroako parlamentuan tortura sexistez egindako saioa ekarri ditu gogora. Amaitzeko, maiatzaren 6an Berriozarren egingo diren emakume abertzaleen topaketen aurkezpen agenda aurreratu du.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.