Rosa Luxemburgen bizitzatik, ezkerraren feminismoarekiko erresistentzia iraultzera

Rosa Luxemburg Poloniako Erresuman sortu zen 1870eko martxoaren 5ean, eta Berlinen erail zutela urtemuga bete zen joan den igandean. Iraultzaile eta sozialismo alemaniarraren teorialaria izan zen, besteak beste, Alemaniako Alderdi Komunista sortu zuen. 1919ko urtarrilean Berlinen izandako iraultza saiakeran parte hartu zuen eta beste ehunka lagunekin batera atxilotu, torturatu eta hil zuten. Haren memoriari eta ideiei tiraka, biharko III. Rosa Luxemburg konferentzia antolatu dute Bilboko Hika Ateneoan, 17:30ean hasita. Rosaren Lagunak Euskal Herrian, Gite-Ipes eta Basakale elkarteek antolatu dute eta honako gaia jorratuko dute: Ezker erresistentzietan feminismoari erresistentziak. Zer egin?. Lorea Agirrek, Pili Alvarezek eta Jokin Azpiazuk hartuko dute parte solasaldian eta horren aurrerapena egiteko eskatu diegu Agirreri eta Alvarezi.

Hurrengo podcasta

Laboak entzun zuenak haren sormenean izan zuen eragina, Ibon Rodriguezen eskutik

og. Urt 19 , 2017