Kartzela zaharreko haur eta guraso asanbladaren berri, Amaia Isasak Txapan

Dagoeneko bada denbora Bergarako kartzela zaharrean haur eta guraso asanblada martxan jarri zutenetik. Aisialdi ekintzak antolatzeko, guraso izateak sortzen dizkien kezka eta zalantzak argitzeko, hezkuntza eredu ezberdinak aztertzeko, herrian seme-alaben eskubideak defendatzeko, haurren parte hartzea sustatzeko, beste herrietako dinamikak ezagutzeko… hainbat helburutarako jarri zuten martxan. Aurtengo lehen batzarra egin dute, baita datorren astebururako bigarren baterako deialdia ere. Horren berri, ordea, Bergarako Txapa irrati libreko lagunek Amaia Isasari egindako elkarrizketaren bidez izan dugu.

Hurrengo podcasta

SOINUGELA: Bob Dylan, Nobel saria eta euskal kantugile zenbaiten iritziak

az. Urr 26 , 2016