SOINUGELA: Bob Dylan, Nobel saria eta euskal kantugile zenbaiten iritziak

Gaurkoa ere ezohiko Soinugela izan da. Soilik Japonian kaleratutako Bob Dylanen zuzeneko disko batean agertu zen Blowing in the wind kantu ezagunaren  bertsio eder eta luzeago bat izan da gaurko urrezko kantua. Jarraian, Robert Allen Zimmermanen obrak mundu osoan izan duen zabalkundea aitzaki hartuta, hainbat herrialde eta hizkuntzatan egin diren Dylanen kantuen bertsioak entzun ditugu. Bestalde, saria Dylani eman izanak eztabaida sortu du Euskal Herrian eta munduan, Dylanen letrak literatura diren eta kantuen letrak poesia izan ote daitezkeen. Bob Dylani eman berri dioten Literatur Nobel Sariaren inguruan duten iritzia eskatu diegu Xabier Monasterio idazleari eta Rafa Rueda, Txuma Murugarren, Anje Duhalde, Josu Zabala eta Ruper Ordorika musikariei.

Hurrengo podcasta

Bidasoa Attak! - Endikarekin Matxinada bilduma hirukoitzari buruz

az. Urr 26 , 2016