Biharko ‘Gaur8’: Koloniako eraso sexistak, Katalunia, haurrentzako filosofia eta ‘Dravet’ sindromea

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Aimar Etxeberria astekariko kazetariarekin. Alemaniako Kolonia hirian urte zahar gauean salatutako eraso sexistez sortu den zalapartaren harira, erasotzaileak errefuxiatuak izan daitezkeen susmoaz eginiko analisia aiapatu digu, hasteko. Kataluniako egoerari dagokionean, Aitor Agirrezabalek CUPen funtzionamenduaz eta Mikel Zubimendik Artur Mas presidente ohiaren pisuaz idatzitakoak ere aipatu dizkigu. Haurrekin filosofia lantzeko ahaleginean diharduen talde baten berri ekarri ere ekarri digu. Eta, amaitzeko, Dravet sindromea duen haur baten gurasoei eginiko elkarrizketa nabarmendu du.

Hurrengo podcasta

Gertuko eta urruneko kontuen errepaso kritikoa egin digu Mikel Elorzak

ol. Urt 15 , 2016