BIDEGORRITIK – Ashraf Fayadh poeta palestinarraren alde

Ashraf Fayadh heriotzera kondenatu dute Saudi Arabian. Eta guk nazioarteko elkartasunez, guk ere, irratsaio berezi bat egin gura izan dugu 97 irratian.
Bere poemak euskarara ekarri dituen Ignazio Aiestaran poeta elkarrizketatu dugu Iruñean.
Katakrak eta Garoa liburudendetan irakurraldiak egingo dira, eta gure irrati emankizunean ere bere poemak eta Palestinako beste poema batzuk irakurri ditugu.
Elkartasun kantuak jarri eta saio osoa Ashraf Fayadh poetari eskaini diogu.
Zaindu maite duzun hori! #bidegorritik

Hurrengo podcasta

Zuriñe Rodriguez: "Narrazio prozesuan gai izan behar dugu ikusezin bihurtu diren subjektuak ikusarazteko"

og. Urt 14 , 2016