TERTULIA: beharrezkoa ote euskara batua edo euskalkiak hautatzea?

Published On urtarrila 12, 2016 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

“Euskalkia galtzean galtzen da euskara”; titular horrekin zetorren, duela astebete, Berria egunkarian Koldo Zuazo hizkuntzalariari eginiko elkarrizketa. Zuazok argi du egoera berrietara moldatu behar duela euskarak, baina badu kezka bat: euskalkiak galtzen ari direla ikusten du. Iruditzen baitzaio batua hezkuntzako hizkuntza dela, eta kaleko erabilera gal daitekeela batua soilik geratuz gero. Euskalkirik gabeko eremuetan, edo euskara batuan euskaraz bizi direnen artean zalaparta eragin du gaiak, eta guk tertuliara ekarri dugu, Aitor Abaroa eta Ander Perezekin jorratzeko.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.