Desoreka ekonomikoa, emakumeen desafioak, Nepalgo lurrikara eta presoekiko elkartasuna; biharko ‘Gaur8’-n

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Amagoia Mujika astekariko arduradunarekin. Lankidetza eta Garapen Ekonomikorako Erakundeak egindako txostenaz eta mundu mailan pobre eta aberatsen arteko aldea handitu izanaz hitz egin digu, batetik. Bestetik, Alazne Etxaburuak eta Irati Astondoak segan eta aizkoran egindako desafioaz, eta historian emakumeek bota dituzen desafioez aritu gara. Nepalgo lurrikara gertatu zenean bertan zeuden Batirtze Cabellori eta Mikel Goenagari egindako elkarrizketa nabarmendu digu. Baita In Fraganti atalerako egin dutena ere: Aritz Munarriz etxarriarrak ekainare 20an Etxarri-Aranaztik Artzabal gailurrerako bidea egingo du joan etorrian hamabi orduz, euskal preso politikoei elkartasuna adierazteko.

Hurrengo podcasta

Energia elektrikoaren dekretua eta udaletako kargu hartzeak aipatu ditu Mikel Elorzak

ol. Eka 12 , 2015