urtxintxa

Tertanga kulturala egitasmoa Bizkaiko Urtxintxa Eskolak sortu zuen duela hiru urte. Bertako eskola zaharrari eta Tertanga berari indarra eman nahian. Izan du nolabaiteko hedapena ere, bertatik eratorri baita Euskararen Jolas Parkea. Urtxintxakoen ustez, parte hartzean hezi behar dira haur eta gazteak, botere harremanik gabeko jendartea eraiki ahal izateko eta helburu horri erantzuten dio Tertangako proiektuak. […]

irakurri gehiago →

Iristear da uda garaia, eta, horrekin batera, oporrak nola antolatu pentsatzeko ordua. Udalekuak izaten dira guraso eta haur askoren aukeretako bat aisialdiaz gozatzeko garaian. Ongi pasatzeko helburuz joaten dira haurrak, eta ongi pasatu bitartean balore batzuk lantzeko ahalegina egiten dute begiraleek. Hori bera da Urtxintxako kideen asmoa, eta horretaz hitz egin dugu Eñaut Aiartzaguenarekin.

irakurri gehiago →

Bizkaiko Urtxintxa Eskolak eta Emaisia emakume taldeak gailu mugikorretarako jolasa sortu berri dute. Ageriko gabezia bati irtenbidea bilatu asmoz egin dute hori, egungo jendartean gizonezkoei soilik arreta eskaini eta emakumeak oharkabean pasatzen zaizkigulakoan. Jolas horretan errealitate hori irauli eta Euskal Herriko emakume esanguratsu batzuk eta beraien lorpen eta bizipenak ezagutzeko aukera ematen duen dama jokoa […]

irakurri gehiago →

Astearteetan, ekonomia eta gizarte gaien ingurukoak ekartzen ditugu Zebrabidera. Bi astez behin, Koop57-ko Liher Gonzalez izaten dugu gure artean, eta gaurkoan ere hitz egin dugu harekin. Bizkaiko EHNErekin batera antolatuta, hainbat eremutako euskal herritarrek Bartzelonara arteko bidaia egin dute: Urtxintxa eskolako kideak, institutuetako irakasleak, Lanki ikertegiko kideak… bidaia horren helburuez eta han ikusitakoez hitz egin […]

irakurri gehiago →

Denboraldi honetan ari gara hezkidezaren inguruko kontuak Zebrabidera ekartzen, eta horretarako zenbait kolraboratzaile berri fitxatu ere egin ditugu. Besteak beste, Urtxintxa Eskolako lagunak batzen dira tarteka gurera, eta gaur Dani de Ayalarekin hitz egin dugu. Zehazki, Saharako errefuxiatuen kanpamenduan aisialdian trebatzeko Urtxintxak eskaintzen duen aukeraren berri eman digu.

irakurri gehiago →

PlayPlay

Hezkidetzaren inguruko kontuak ekarri ditugu gaurko saiora. Aurreko batean, Harremanak osasun zentroko Ana Elosegi izan genuen gure artean, eta gaurkoan, Urtxintxa Eskolako lagunak batu zaizkigu, aurrerantzean, hilean behin edo etorriko direnak. Beñat Madariaga eta Amagoia Osinalde etorri dira gaur Zebrabidera eta aisialdi hezitzaileaz hitz egin digute.

irakurri gehiago →
no image

EGUNEKO ADIERAZPENAK: Amarauna sarearen jaialdiaz

20 otsaila, 2015 | 0 Komentarioak

Euskal Herrian hezkuntza ez formalean ari diren aisialdi talde eta elkarteen sarea da Amarauna. Elkarrengandik ikasi, elkarri lagundu eta hezkuntza ez formalari duen garrantzia aitortzea dira talde honen helburuak. Euskara eta euskal kultura ardatz izanik, balioen hezkuntza sustatzeko lanean dabiltza eta larunbat honetarako Jolasaz hezi kalea bizi jaialdia antolatu dute Zarautzen. Horren inguruan hitz egin […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Erlaxazioa txikitatik

14 maiatza, 2014 | 0 Komentarioak

Gai nagusia haurrekin egin daitezkeen erlaxazio teknikak izan bada ere, besteak beste, harrera familien berri izan dugu Aiszirimolan. Oarsoirria egitasmoa ezagutzeko bideo-erreportaia entzun dugu, eta horrez gain, berdintasun arloak bultzatutako “Magalean Laudio ” ekimenaren berri jaso dugu; gurasoek haurren heziketa aktiboa sustatzeko antolatutako 2 topaketak hizpide. Hitz eta pitz atalean gogoetarako esaldi batekin hasi eta […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Nola landu adimen emozionala?

4 martxoa, 2014 | 0 Komentarioak

Emozioen bidez sexismoari aurre egiteko liburuxka hartu genuen  behin, eta oraingoan, zehazki, adimen emozionala zer den eta hezitzaileok nola landu dezakegun azaltzen digun atala izango dugu aztergai irratsaioan. Baina ez hori bakarrik: “Erdaraz egiozu” artikuluak hausnartzera gonbidatzen gaitu, eta guraso.com-eko azken posta ere ekarri dugu irratsaiora, haurrek euren buruan konfiantza izateak duen garrantzia nabarmentzen duelarik. […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: hezkuntza zero azpitik

21 urtarrila, 2014 | 0 Komentarioak

Euskal Herritik Finlandiara begira jarri gara, bertakoekin lotzen gaituelako hotzak, besteak beste. Hotza hezkuntzaren parte esanguratsua da Europako iparraldeko herrialdeetan. Izan ere, hotzari aurre egiteko prestatzen dituzte euren seme alabak jaiotzetik. Hainbat kuriositate ekarri ditugu zer pentsatua emango digutenak. Bestalde, hainbat ikastaro eta jardunaldi ere aipatuko ditugu, eskualdean eta Euskal Herrian zehar garatuko direnak datozen […]

irakurri gehiago →