ruper ordorika

Udazken honetan zendu diren hainbat musikari gogoan ditugu eta haien kanta bana entzun dugu saio honetan. Gaurko urrezko kantua Eddie and The Hot Rods-en Get Across to You izan da, taldearen kantaria, Barrie Masters (1956) hil da eta. Paul Barrere (1948) gitarra jolea ere joan zaigu. 1972an sartu zen Little Feat taldean Lowell Georgen slide […]

irakurri gehiago →

Ruper Ordorika eta Bernardo Atxaga batu zituen asteazkenean Bilboko Kafe Antzokiak. Poesia eta bizipenak izan zituzten mintzagai. Bilbon hasi zuten beraien ibilbidea, Arriaga eta San Anton zubien arteko eremu horretan, Somera kalean, bereziki. Ordutik urte dezente pasatu eta gauza asko aldatu dira.  Baina idazleak berdin darrai; kanpokoa bai baina barrukoa ez delako sekula zahartzen. Bilbo […]

irakurri gehiago →

Bixente Martinezekin solastatu gara gaurko saio osoan bere ibilbide luze eta oparoa aztertzen. Lau hamarkadaz Bixenteren gitarrak -baita mandolinak eta bouzoukiak ere- entzun ahal izan ditugu hainbeste talde garrantzitsuren musikan: Oskorri, Izukaitz, berriz Oskorri urte luzez, Hiru Truku eta, azken boladan, Igelaren Banda, non gailurrera iritsi den inprobisazio musika eginez. Bixenterekin entzun ditugun kantak: Oskorri: Doktrina […]

irakurri gehiago →

HIRUKORTXEA: Ruper Ordorika gurean

20 urtarrila, 2017 | 0 Komentarioak

Aste honetan Ruper Ordorika izan dugu saioaren protagonista. Elkarrizketa luze eta zabala izan dugu kantautore oñatiarrarekin, “Guria ostatuan” izeneko lan berriaren inguruan eta Jimmny Jazzen urtarrilaren 21ean joko duen kontzertuaren inguruan. Ruperren elkarrizketaz gain, asteko berrien errepasoa eta Bonberenea txarangam, Ero, Dr Sax, Estricalla edo Izaroren diskoak entzun ditugu.

irakurri gehiago →

Dagoeneko Durangoko Azokak datorren urtera arte agur esan digu. Guk han topatutako Folk-Rock eta Folk-Pop nobedadeak esagutu eta dastatuko ditugu. Amaitzeko Makulu Ken-en diska berriko beste afrobeat ale bat. Hauek dira entzun ahal izango dituzun abestiak: 1) Ruper Ordorika “Hi hintzena”, 2) Ruper Ordorika “Mare Nostrum”, 3) Ruper Ordorika “Hamar negu”, 4) Petti & Etxeko Uzta “Argiak errepidean”, 5) Petti […]

irakurri gehiago →

Gaurko saioan Ruper Ordorika izan da gurean. Gaur bertan aurkeztu duen Guria Ostatuan azken lanean bildutako kantuak entzun ditugu berarekin batera. 11 kantu berri bildu ditu lanean eta pozik agertu da eginiko lanarekin. Uztailean New Yorken grabatu zuen lana eta hango musikariekin aritu da berriro ere. Jamie Saft aritu da pianoa, Hammond-a eta teklatuekin; Tony […]

irakurri gehiago →

Berriozartik Aulestira arteko bidea egin zuen atzoko egunez Korrikaren 19. edizioak. Horren inguruan hitz egiteko, Korrika gertu-gertutik jarraitzen ari den Jon Aranburu batu zaigu gaurko Zebrabidera, eta harekin jorratu ditugu bosgarren egunaren inguruko xehetasunak. Ruper Ordorikaren, Gerediaga elkarteko kideen eta beste hainbaten ahotsak bildu ditu Aranburuk.

irakurri gehiago →

‘Genero-ariketak‘ liburua aurkeztu dute Edo argitaletxekoek Hernaniko Biteri kultur etxean, errezitaldi, performance, musika emanaldi eta abarrez osatutako ekitaldi ezohiko batean. Transfeminismotik edaten duten testigantza eta gogoetaz osatutako liburuan jende askok hartu du parte, eta horietako zenbait elkarrizketatu ditugu: Isa Castillo, Amaia Alvarez eta Danele Sarriugarte lehenik, Kattalin Miner ondoren. Horrez gain, sail berria estreinatu dugu: […]

irakurri gehiago →