ondarroa

KORRIKA: 7. eguneko Kronika

5 apirila, 2017 | 0 Komentarioak

Atzo Donostian ibilbidearen erdia gainditu ostean, Usurbilen zegoela zazpigarren egunean sartu da Korrika eta gauean zehar Gipuzkoako hainbat herri zeharkatu ditu, besteak beste, Orio, Zarautz, Getari, Zumaia Azpeitia edota Elgoibar. Azken hontan, Hasier Etxeberria kazetari eta idazlearen 90 urteko aitak eraman du lekukoa 1439. kilometroan, seme hilberriarn omenez. Horrez gain, txaranga batek lekukoa eraman du […]

irakurri gehiago →

Ekonomia eta gizarte gaien tartean, bi zitari tira egin diegu gaurkoan, Koop57 EHko Liher Gonzalezekin. Batetik, Elkarrekin kooperatiba elkarte txikiak, Donostiako Udalaren laguntzaz, apirilaren 6rako antolatutako munduko jaien topaketa aipatu du, batetik. Bestetik, apirilaren 14an Ondarroan egingo duten Zahar berri azokari buruzkoak azaldu ditu Gonzalezek.

irakurri gehiago →

Ander Odriozola ondarrutarrak Freeport izeneko bere lehen nobela beltza aurkeztu zuen irailean, Donostiako Elkar aretoan. Helduentzako kontakizuna Ondarroan kokatu du, eta Ondarroako Udalak antolatzen duen Amuak literatur jaialdian ere aurkeztu du. Joanes da eleberriko protagonista, istorioaren une batean hainbat hari dituen mataza batean nahasturik aurkituko den ikerlaria. Odriozolaren beraren hitzak gurera ekartzeko Bilbo Hiria irratiko […]

irakurri gehiago →

Gasteizko Legebitzarrerako hauteskunde kanpaina azken astean sartu den honetan, kanpainaren azterketa egin dute Lander Arbelaitz eta Axier Lopez kazetariek Asier Etxenike soziologoarekin eta Estitxu Garai komunikazio adituarekin. Azterketa hori nabarmendu du Argiako zuzendari Estitxu Eizagirrek astekariaz gurean egin duen aurrerapenean. Horrez gain, 1936an Ondarroatik txalupetan garraitatutako urrearekin eusko gudarientzako Txekoslovakian fusilak erosi zituzteneko istorioaz Urko […]

irakurri gehiago →

Radixu irratia, Ondarroan ongi sustraitutako proiektua

24 abendua, 2015 | 0 Komentarioak

1986an hasi ziren Ondarroan irrati bat sortzeko lehen mugimenduak, baina duela 25 urte ekin zioten emisioari Radixu irratiko lagunek. Azaroan hasi ziren ospakizunetarako ekintzekin eta urte berrirako ere badituzte zenbait zita buruan. Horien berri eman digu Radixuko kide Txominek Arrigorri ostaturaino etorrita.

irakurri gehiago →

Ondarroako Udalaren jabetzakoa den eraikina hainbat urtez hutsik egon ondoren, lehiaketa publikora atera zen eta Arrikoop. kooperatibako lagunek eskuratu zuten. Konponketa lanak egin eta joan den otsailean ireki zuten bost solairuko eraikinean hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte: erabilera anitzeko gela, jantokia, 40 lagun baino gehiagorentzako logelak… Euren lan egiteko filosofiaz hitz egin dugu Aixia zerbitzariarekin eta […]

irakurri gehiago →

Larunbat honetan ospatuko dute aurtengo Zapato Azule-ko festa Ondarroako Radixu irratiak antolatuta, Auiminyulinblu! Lelopean. Eta bertara parrandara joateko inork konbentzitzeko beharrik ez badugu ere, aurtengo edizioaren xehetasunak ekarri dizkigu Radixu irratiko Leirek.

irakurri gehiago →

Asteazkenero bezalaxe, aste honetako Argia aldizkariaren aleak zer ekarriko duen aurreratu digu Estitxu Eizagirrek: 2015eko urtarrilean Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko duten Aurore Martini egindako elkarrizketa; larunbatean Ondarroan eginiko Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministetan izandako mahai inguruari buruzko erreportajea; eta Jone Amezagaren atxiloketaren harira antolatutako babes ekintzez Lander Arbelaitz eta Axier Lopez kazetariek egin duten hausnarketa.

irakurri gehiago →

Astelehenero bezala, Euskal Herriko Bilgune Feministako kolaboratzaileei egin diegu lekua gurean. Gaurkoan, Amaia Zufia batu zaigu Zebrabidera, eta larunbatean Ondarroan egindako Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministez hitz egin digu. Goizeko lantaldeetan irtendako ideia nagusiak, arratsaldeko mahai inguruko gakoak eta burujabetza feministaren inguruko zertzeladak aipatu dizkigu.

irakurri gehiago →

Bihar ospatuko dira Ondarroan Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministak, eta gaurko saioan irratien tartean egin diegu lekua. Bilbo Hiria irratiko Mieltxo Monfortek Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Oihana Etxebarrietari egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.

irakurri gehiago →