KULTURKUBOA : Taulen gainean Piztiak Tu-K, Tu-K, Tu-K egiten dute …

Aste honetako Kultur Kuboan : Musikazaletasuna gaztedanik bizi izan du Txomin Uribe Ondarroarrak. 1980 eta 90 hamarkadetan bere herriko beste lagun batzuekin bi taldetan aritu izan zen kantari eta gitarjole gisa : Lehenik kasik ahantzia izan den Tu-K-n eta ondoren, lagun berekin, arrakastatsuagoa izan den Piztiak taldean. Piztiak taldearen dinamika ez da sekulan eten bainan 2024an Tu-K taldearen kantu ahantziak berreskuratu eta kalitate onez bergrabatzea erabaki dute, binilo bikoitza aurkezteko xedearekin.

Txominek, Ondarroan bizi izan duen gaztaroa oroitzeaz gain, bi talde horien ezaugarrietaz anekdotaz betetako aipamena egiten dauku …

Musikak : Rino Gaetano « Sfiorivano le viole » (Italia – 1976), Piztiak « Salto », Dreams « The Petersens »

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Euskarabentura 2024 · Haizea Solagurenbeaskoa

al. Eka 10 , 2024