Podcast: Play in new window | Download
Luhuso, Lapurdin kokatuz den 1.000 biztanle baino gutxiagoko herria bat. Azken hamarkadetan herriaren komertzio dinamikak etengabe apalduz joan da eta dozena bat denda eta ostatu inguru izatetik (1980ko hamarkadan) bi baizik izatera pasa da.
Joera hori gelditzeko eta hilabete batzuetako lanen ondoren, herriko etxeak « Amalurra » eraikin berria aurkeztu zuen 2026ko udaberrian. Ingurumen arauak betez eraikitako 365 m²-ko espazio honek ostatu-jatetxe bat, janari-denda bat, koworkinga espazio bat, bi bulego eta erakusketa gela bat ditu.
Luhusoko auzapezordea den Marie Saint-Estebenek, herriarekiko duen lotura aipatzeaz gain Amalurra proiektua aurkezten digu.
Jatorria / source : Radiokultura





























