lab

Asko dira larrialdi egoera honen aurrean hartutako neurriek sortutako gatazkak. Hezkuntzan ere izan du eragina: oposaketak, selektibitatea, ordezkapenak… hainbat dira aldaketak nabaritu dituzten arloak. LAB sindikatuak hainbat salaketa eta eskaera egin ditu, eta horien inguruan aritu gara Jokin Zubiriarekin. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Astelehena gaur, eta berriro ere milaka eta milaka langile euren lanpostuetara joan behar izan dira ez kutsatzeko segurtasun neurriak nahikoak ez diren arren. Egoera honen aurrean, ezinbestekoa ez den produkzio oro eteteko deia egin du LAB sindikatuak, besteak beste. Entzun hemen LAB Industria federazioko Gasteizko kide den Igor Chillónek azaldutakoa.  

irakurri gehiago →

Gasteizko hezkuntza zentroen jarduera eten du Eusko Jaurlaritzak. Aintzat hartuta koronabirus kasuak «ugaritu» egin direla Gasteizen, Eusko Jaurlaritzak erabaki du, «adituek» hala eskatuta, martxoaren 23ra bitartean Gasteizko hezkuntza zentro guztien jarduera etetea. Egoerak eztabaida sortu du, eta LAB sindikatuak Eusko Jaurlaritzak hartutako neurrien inprobisazioa salatu du, besteak beste. LAB Irakaskuntzako Jokin Zubiriak azaldu dizkigu eskaerak. […]

irakurri gehiago →

Prentsaurrekoa egin du gaur goizean LAB sindikatuak, “Hezkuntza Sailarekin 2018an sinatutako akordioa nagusiki bete arren, Lakuak hitza bete dezan” eskatzeko. Legegintzaldia amaitzear dagoela, agerraldia egin dute EAEko hezkuntza sistemaren eta berau osatzen duten langileen baldintzak hobetzeko 2017tik hona eman diren urratsetan begirada jartzeko. LAB sindikatuko irakaskuntzako ekintza sindikaleko kide den Jokin Zubiriarekin hitz egin dugu. […]

irakurri gehiago →

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako irakaskuntzan ikasturte hasiera honetan dagoen egoerak izugarrizko zalaparta sortu du. Kaosa dagoela esan duenik ere badago, eta kezkatuta eta haserre daude irakasleak. Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak “arazo puntualak” direla eta “pazientzia pixka bat” eskatu du. Ordezkaguneak emandako arazoen berri eman digu LABeko irakasleen koordinatzailea den Jokin Zubiriak. Kaltetuak izan diren langileei […]

irakurri gehiago →

Aurtengo Maiatzaren lehenean bi mobilizazio iragarri ditu LAB sindikatuak; Iruñean eta Baionan. “Euskal Herria decide. Kapìtala hautsi, bizitzari eutsi!” lelopean, langile klasearen batasun eta borrokarako aldarrikapenak aterako dituzte kalera, besteak beste. Sektoreek izango dute protagosnismoa mobilizazioan, izan ere, zutabeak antolatu dira manifestaziora joateko. LAB sindikatuko komunikazio idazkaria den Maider Jauregirekin hitz egin dugu. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

“Greba hau irabazi egin behar dugu”

9 urtarrila, 2019 | 0 Komentarioak

Azkoiengo Huerta de Peraltako langileak greba mugagabean daude abenduaren 26tik, kaleratutako lau langile berriro har ditzatela eskatzeko, eta lan baldintza duinak eskatzeko. Borrokan jarraituko dutela azpimarratu dute, protesta ugari egin dituzte azken asteetan, eta, atzo, Iruñean egin zuten manifestazioa. Hainbat sindikatu, eragile eta norbanakoren babesa jaso dute borrokaldian zehar, eta egoeraren berri izateko, LABeko kide […]

irakurri gehiago →

Estitxu Eizagirreren eskutik Argia astekariaren aste honetako alean bildutakoaren aurrerapena jaso dugu. Honakoak aipatuko ditu: Urko Apaolazak LABeko idazkari nagusigai Garbiñe Aranbururi egindako elkarrizketa; euskal hiriburuetako haurrek tokiko animaliez duten ezagutzari buruzko erreportajea; eta Kepa Matxainek Post Pum musika loraldiaz idatzitakoa.

irakurri gehiago →

Brexitaren gaineko negoziaketei adi, Eskozian Europako Batasunaren aldeko jarrera eta independentziaren aldekoa lotuta ageri dira. Horretaz hitz gin du Myrto Tsaktika Glasgowkok irakasle greziarrak Aimar Etxeberriak Gaur8 astekarirako egin duen erreportajean, eta horren aurrerapena egin du Xabier Izagak guren. Maider Iantzik LAB sindikatuaren Iruten prozesuko ebaluazio jardunaldiez egindako erreportajea eta Ion Salgadok Aitor Urrestiri egindako elkarrizketa ere […]

irakurri gehiago →

Munduko zortzi pertsona aberatsenek 3.600 milioi pertsona txiroenek beste dutela jakitera eman berri du Oxfamek. Errealitate horri bete-betean erantzuten dion liburua argitaratu du Joxe Elorrietak, eta Xabier Letonak egin dio elkarrizketa Argia astekariaren aste honetako alerako. Estitxu Eizagirre zuzendariak gurean aurreratu du elkarrizketa hori. Horrez gain, Jone Goirigolzarrik, Ane Ortegak, Estibaliz Amorrortuk eta Jacqueline Urlak […]

irakurri gehiago →