KULTURKUBOA : Migratzaileen laneko sarrera + « Anonyme popular » diska-liburua …

Aste honetako Kultur Kuboan : Migrazio lege proiektu berria ikusirik, 2023ko urtarrilean, «Etorkinekin-Diakité» eta «La Cimade» kolektiboek gogoeta egun bat antolatu dute «migratzaileen laneko sarrera» temari buruz. Izan ere, egun horretan zehar, hainbat pertsonak parte hartu dute eztabaida ezberdinetan : sindikatuetako ordezkariek, patronalak, hautetsiek eta migratzaileen lekukotasunak izan dira ere bai.

Eñaut Aramendi, LABeko kideak, egun honen helburua aurkezteaz gain, migratzaileek gaur egun duten lanaren egoera azaltzen digu.

Bigarren elkarrizketan, Igor Elortza bertsolariak, Rafa Ruedarekin batera plazaratu berri duten « Anonyme Popular » izeneko diska-liburua aurkezten dauku. Gai sozial eta politikoak, Euskal gatazkaren iragana eta oraina, feminismoaren indar berria, tonu serios eta jostalari batetan adierazi izan nahi dituzte. …

Musika : Alt-J « Left hand free », Trio Mandili « Kakhuri »

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Greba eguna bihar ere !

al. Mar 27 , 2023