kultura

PIPERPOLIS: Badator Loraldia jaialdia sentikariz blai

27 otsaila, 2019 | 0 Komentarioak

Loraldia Festibalaren bosgarren edizioa martxoaren 12a eta apirilaren 7a bitartean ospatuko da. Edizio honetako lema, Sentikariz blai! izango da.Atzo aurkeztu zuten programazioa eta horren errepasoa egin dugu gaurko saioan, Gainera Iratxe Fresnedaren Lurralde Hotzak dokumentala ezagutu dugu, Loraldia ikusteko aukera izango dugu.  22 egunetan, diziplina artistiko anitzek, bost produkzio berri eta erabateko estreinaldiak eskainiko ditu. […]

irakurri gehiago →

DUPLA nekazal ingurune baten musika urbanoa egiten duen taldea da. Hitz esplizituak erabilita, ukitu elektronikoa zein hip-hop-a nahasten dituen pop musika da beraien marka. Aguraineko bikote honek, hilean behin ateratzen diren Ikus-entzuneko kapituluak Youtuben partekatuz, beraien lehenengo EP-aren aurrerapena ikusgai egiten hasi dira 2018ko neguan. Zuzenekoetan, ahotsa zein bateria, elektronikaren indarrarekin nahasi eta antzerkiaren antza duen espektakulu […]

irakurri gehiago →

Arteak Ireki, gure kultura babesteko

14 otsaila, 2019 | 0 Komentarioak

“Arteak ireki” plataformak tabernek aurrerantzean hilabetean ikuskizun bat antolatu ahal izango dutela salatu du performanxe ikusgarri batekin gaur goizean Gasteizen. Urtean 12 ikuskizun antolatzera mugatu nahi du erregelamenduak kultura, beraz. Plataformaren eta aldarrikapenen berri eman digu Iñaki Landak.

irakurri gehiago →

Nora doaz ahoz aho urtetan transmititu diren ipuinak? Tradizio literario hori galdu ez dadin, Ipuina.eus ataria sortu dute Koldo Izagirre idazlearen eskutik eta Susa argitaletxearen babesarekin. Oraingoz 21 ipuin bildu dituzte, XIX. eta XX. Mendekoa. Mikel Elortza izan dugu gurean atari berriaren xehetasunak ekarri dizkigu. Saioaren bigarren atalean etxegiroan.eus literatur webgunea ezagutu dugu. Begiekin eta […]

irakurri gehiago →

“Boogie Mama” ep laburra aurkezten dabil Dr Maha’s Miracle tonic taldea. Nere Alberdi taldekidea irratian izan da. Larunbatean Kafe antzokian zuzenean aurkeztu dituzte kantu berriak, eurekin batera O’Sisters taldea arituko da eta Nerea Alberdik kontatu digun bezala sorpresaz beterik egongo da kontzertua. BANKROBBERS’ aurreko diskoaren jira luzea egin ostean lau kantu grabatu dituzte, laurak dantzagarriak. […]

irakurri gehiago →

EHZ indarberrituta dator

22 urtarrila, 2019 | 0 Komentarioak

Duela gutxi aurkeztu zuten EHZrako proposamen berria, eta Baionan aurkeztu eta onartu du proiektu berria lantaldeak. EHZ berritua ekaineko azken asteburuan egingo dutela iragarri dute, eta baita herri txiki batean antolatuko dutela ere. Eduki politikoz betetzeko apustua egin dute, eta baita kultura arloan eremu ezberdinetan aritzen den jendeari lekua egitekoa, besteak beste.

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. 50 | Hormetako arrakalen oihua

14 urtarrila, 2019 | 0 Komentarioak

ERRAIETATIK irratsaioaren 50. edizioa ospatzen dugun honetan, 2019. urte berriari ongi etorria eman nahi izan diogu. Horretarako, askotan hizpide izan ez dugun mundu batean murgildu gara, artearen munduan, alegia, Irantzu Lekue artibista gasteiztarraren eskutik. Izan ere, artea da gure gonbidatuaren bizitza goitik behera zeharkatzen duen ardatza. Eta Irantzuk ez du bere burua soilik artista garaikidetzat […]

irakurri gehiago →

Jean-Christian Galtxetaburuk, Mixel Etxekoparrek, Patxi Laskaraik eta Pierre Visslerrek “Züek heben” gaualdia eskainiko dute Euskaltzaindiak Bilbon duen aretoan, ostiralean. Gaurko piperpolisen Mixel Etxekopar izan da gurean. Bertan, aurreko egunetan hirian zehar hartutako irudi eta argazkiak erakutsiko dituzte, musikaz lagundurik. Euskal Herriko mapa geopoetikoa egiten dabiltza eta hiru egun haietan Bilbon izango dira. Argazkilari bat, soinu […]

irakurri gehiago →

“Inor ez delako profeta bere Mendean, Gabriel Aresti egunean” saiakera argitaratu berri du Asier Amezaga, erein argitaletxearen eskutik. Irratian izan da. Gabriel Aresti behi eta berriz azaleratzen den poeta dugu, bere izenaren eta poemen errepika eta errepliken gaineko hausnarketa plazaratu du… horrela dio liburuaren atzealdean.Bihar aurkeztuko du liburua Hika Ateneoan. Saioaren bigarren atalean Nizuri Tazuneri […]

irakurri gehiago →

PIPERPOLIS: Montauk taldearen berria “Geruzak”

15 azaroa, 2018 | 0 Komentarioak

Montauk taldeak lan berria du esku tartean “geruzak” deiturikoa. Gaurkoa Beñat Goñi izan dugu saioan bide lagun. 2016an estreinako lana argitaratu zuten eta bi urtera Geruzak izeneko bigarren lana argitaratu dute. Gasteizko Jimmy jazz estudiotan grabatu dituzte zazpi kantu berriak. Aurrekoarekin alderatuta sintetizadore eta  programazioekin bestelako atmosfera bat lortu dute.

irakurri gehiago →