POTTO: Bertsoerronda eta Kafe Antzokiko urteurrun ospakizuna.

Beste Potto bat mingainean… 2022. urteko BERTSOERRONDA sariketaren bigarren kolpea eskaini dugu (Errondabide), eta Bilboko Kafe Antzokiaren urteurrenaren karietara antolatutako bertso-saioaren aukeraketa diktatoriala.
Errondabide gainean, kantuan izan ziren Ander Anakabe, Paule Ixiar Loizaga, Mikel Arrate eta Iruri Altzerreka; garaile…. Paule Ixiar Loizaga!

2021. urtera joan eta, hondarretan, Kafe Antzokiaren urteurrena ospatu genuen, bertsolarien laguntzaz: Unai Mendiburu eta Onintza Enbeita. Iñaki Garitaonandia eta Josu Zabala bikoak ere opari batzuk utzi zizkigun.

Deskargatu hemen.

The post POTTO: Bertsoerronda eta Kafe Antzokiko urteurrun ospakizuna. first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Lur eta Murmur: Bilbo Feminista Saretzen – Martxoak 8

og. Mar 10 , 2022