idazle

Hendaiako Abadia eremuan, Nekatoenea etxean, egonaldi artistikoak eskeintzen dituzte. Patxi Zubizarreta idazlea aukeratu dute egonaldi horietako batean parte hartzeko, eta ilustratzaile batekin lankidetzan proiektu bat aurrera ateratzen ari da. Ba Radiokulturako lagunek hitz egin dute horretaz Zubizarretarekin, eta elkarrizketa hori bera ekarri dugu gurera.

irakurri gehiago →

Radiokulturako lagunen ekarpen bati egin diogu lekua gaurko irratien tartean. Daniel Landart idazleak, Euskaltzaleen Biltzarraren laguntzaz, argitaratuko duen Etxea eta etxekoak euskal literaturan atologia aurkeztuko baitu. Zehazki, 62 euskal idazlek gai horri buruz idatzitako pasarte laburrak bidu ditu eta azaroaren 5ean kaleratuko da. Landartekin brarekin egon dira hizketan Radiokulturakoak.

irakurri gehiago →

Gaurko elkarrizketaren tartean, Radio Kulturako lagunen ekarpen bati egin diogu lekua. Karmele Jaiorekin hitz egin baitute Orain hilak ditugu poesia liburuaren aurkezpenaren harira.

irakurri gehiago →

Bilbo aldera erreparatu dugu gaurko saioaren amaiera aldera. Joan den astean, tertulia batean landu genuenez, Lutxo Egia idazleak hilabetez gaztelania alboratuta Bilbon bizitzea erabaki du. Ba erabakia hartu zuenetik hamaika egun igarota, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek hitz egin du Egiarekin.

irakurri gehiago →

Astelehenero bezalaxe, euskal antzerkiaren inguruko kontuak landu ditugu EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko kolaboratzaile Itziar Eliasekin. Gaurkoan, Dejabu eta Artedrama konpainiek antzerkira ekarritako Idazle zeu zara, irakurtzen duzulako obraz, zein Urretxu eta Zumarragako Karmakros antzerki taldeak antolatutako lehiaketaz hitz egin digu.

irakurri gehiago →

Perlak, kolpeak, musuak, traizioak eleberria hizpide hartu dugu gaurko elkarrizketa nagusian. Joxe Mari Iturraldek aurkeztu zuen hilaren 6an, eta Paulino Uzkudun eta Isidro Gaztañaga boxeolarien arteko harremanen inguruan ondu du, baina askoz jende gehiagoren bizipenak ere jorratu ditu. Idazlea bera gonbidatu dugu gurera liburua gehixeago aletu asmoz.

irakurri gehiago →

Bi astez behin bezalaxe, 111 Akademiako koordinatzaile Amaia Goikoetxea batu zaigu gaurko Zebrabidera literatur kontuez aritzeko. Koldo Izagirreren Dumitru eta Iñaki Irasizabalen Odolaren deia liburuez aritu gara berarekin. Kontatzen duten istorioa nabarmentzeaz gain, hainbat irakurleren iritziak ekarri dizkigu Goikoetxeak.

irakurri gehiago →

Hamabostero bezalaxe, gaurkotasunaren errepaso kritikoa egin digu Mikel Elorzak. Gaurkoan, Eduardo Galeano eta Gunter Grass idazleen heriotzaz, zein Mediterraneoan galdu diren 400 etorkinez hitz egin digu, besteak beste.

irakurri gehiago →

Ostiraletako literaturaren inguruko tartera, 111 Akademiako Amaia Goikoetxea batu zaigu gaur. Ana Jaka idazlearen Ez zen diruagatik eleberria eta Xabier Mendigurenen Arantzak barrurantz ipuin bildumaz aritu zaigu, eta hainbat irakurlek istorio horiez dituzten iritzien berri ere eman digu.

irakurri gehiago →
no image

Ahoztar Zelaieta ‘La casta vasca’ liburuaz

2 abendua, 2014 | 0 Komentarioak

Gaurko elkarrizketa egiteaz Bilbo Hiria irratiko lagunak arduratu dira, eta Ahoztar Zelaieta idazlearekin hitz egin du Mieltxo Monfort esatariak. Euskal ustelkeriaren bueltan idatzitako La casta vasca liburuaz egin dio elkarrizketa.

irakurri gehiago →