idazle

Krisia askotarikoa da, soziala zein pertsonala…. “Etats de Crises” liburuaren bidez blogetik paperera jauzi egin du Idoia Rodriguez Mondragon lohizundarrak. Historiak eta pertsonaiak ezberdinak dira baina, agian, irakurleak loturak atxemanen ditu. Frantsesez idatzi du Rodriguezek, autoedizioa hautatuz. Etorkizunean, auskalo, beste aukerak ez ditu baztertzen. Bere ziurtapen bakarra: txikitatik sentitu duzun pultsioari segida emanez historiak kontatzen […]

irakurri gehiago →

Gaur bertan, Garoa kultur laborategiaren liburu dendetan egitekoak diren aurkezpenak baliatu ditu Imanol Agirrek gaurko literatur tarteko gaia proposatzeko. Izan ere, Donostiako dendan Lucia Baskaranen Partir liburua aurkeztuko dute, eta Zarauzkoan Ekhiñe Eizagirreren Alde erantzira nabil. Horren harira, Garoaren bueltan irakurtzen ibilitako jendea idazle izatear heldu dela ohartu da Agirre, eta horrek eragiten dizkion burutazioak […]

irakurri gehiago →

Gure berriak atari digitalaren inguruko kontuak izan ditugu Zebrabideko azken txanpan. Sarako idazleen biltzarrean, Aintzane Gascorekin hitz egiteko tartea hartu baitzuten Radiokulturako esatari Mikel Etxebarriak. Hain justu, atari digital horretako kidea da Gascon, eta atariaren heburua Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabidea izatea litzateke. Berriki, gainera, Zapalkuntzatik askatasunerat liburua argitaratu dute atarikoek Erein argitaletxearekin.

irakurri gehiago →

KULTUR KUBOA – Sarako 33. idazleen biltzarra !

29 martxoa, 2016 | 0 Komentarioak

Aurten ere Sarako idazleen biltzarretik grabatu dugu Kultur Kuboa. 33. biltzarra zen aurten, berrikuntza batzuekin : eztabaida gune bat, haurren xokoa… Emankizunean zehar gomita batzuekin solasteko parada ukan dugu. Hots, ZTK zigiluko Paxkal Indo, Koldo Amestoy kondalaria, Aintzane Gascon eta Xabier Elosegi gure mikroetan genituen emankizun berezi honetan. Musika : Mara, Madeleine, Gatibu

irakurri gehiago →

Bi asteazkenez behin bezalaxe, Irulegi irratiko esatari Jojo Bidart batu zaigu gaurko irratien tartera, eta politika, gizarte nahiz kultura kontuak nabarmendu dizkigu. Hasteko, Lorentxa Gimon eta Daviv Gramont euskal preso politiko ohiei eginiko omenaldia, Etxerat elkartearen biltzarra eta Donibane-Lohitzunen apirilaren 4an Frederique Haranburu Xistor askatzea eskatzeko egingo duten manifestazioa aipatu ditu. Ipar Euskal Herriko elkargo […]

irakurri gehiago →

Bi astean behin egiten duen bezalaxe, Garoa kultur laborategiko Imanol Agirre batu da literaturari zabaltzen diogun tartera. Gaurkoan, liburu dendariek gailu teknologikoak eta sare sozialak zertarako baliatzen dituzten kontatu digu, baita funtzionatzen ez duten kasuetan zeinen biluzik sentitzen diren ere. Horrez gain, Danele Sarriugartek euskara ekarritako Foster Wallacen Sekula gehiago egingo ez dudan gauza ustez […]

irakurri gehiago →

Hainbat saiakera eta kazetaritza lan plazaratu ostean, lehen eleberria ondu baitu Iñaki Petxarromanek: Kearen fiordoa. Egiazko gertakari historiko bat du oinarrian kontakizunak: 1615. urtean Islandian hil zituzten euskal baleazaleen istorioa. Gertakari hura kontatzeko, ordea, fikziora jo du Petxarromanek. Edonola ere, Bilbo Hiria irratiko esatari Xabier Monasteriok hitz egin du idazlearekin berarekin, eta haren eskutik ekarri […]

irakurri gehiago →

Bi astean behin egiten duen bezalaxe, Garoa kultur laborategiko Imanol Agirre batu da literaturari zabaltzen diogun tartera. Gaurkoan, generoak literaturzaletasunarekin duen loturaz hitz egin digu, irakurleen gehiengoa emakumezkoa dela nabarmendu eta zein hizkuntzatarako joera duten ere azaldu digu. Horrez gain, Antonio Moescoren La lucecita eta Melania Mazzuccoren Eres como eres liburuak gomendatu ere egin dizkigu.

irakurri gehiago →

Poemak idazteagatik heriotzera kondenatu du Saudi Arabiak, Ashraf Fayadh idazle palestinarrak. Gaur elkartasun irakurketa bateratuak egingo dira Mundu osoan, Euskal Herrian Iruñean eta Donostian egingo dira irakurketak gaur bertan Euskal PEN-ak antolatuta. Txillardegi Gogoan dinamikako lagunek ere ekitaldia antolatu dute Donostiako. Dr. Camino liburutegian, 19.00etatik aurrera, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zeneko laugarren urtemugan. […]

irakurri gehiago →

Izotzetan, haize hotzak orratza dirudi, zizta egiten du, hatzak izozten ditu, hozkirria sentiarazten du; zerutik dator, zerura doa. Eolo izena du, denak dantzan jartzen ditu eta, haserretzean, trumoia sortzen du. Batzuetan ez daki nora jo, eta haize-orratzak erakusten dio bidea. Itsasotik jotzean, euritsu eta hotz etortzen da; hegoaldetik, epel eta lehor, eta Euskal Herri osoa […]

irakurri gehiago →