KULTURKUBOA : Ahuntzekin mintzatzen naiz + Maiatz argitaletxearen azken lanak

Aste honetako Kultur Kuboan : Radiokulturan 2 urtez lan egin ondoren, norabide aldaketa haundia gauzatu du Joana Parot baionarrak. Izan ere, Joanak betidanik izan du buruan laborantxan lan egiteko asmoa, naturarekin lan egiteak eta etxe ekoizpenak eraldatzeak erakarririk. 2019-tik goiti, Uztaritzeko Arruntza auzoan ahuntz Pirenaika hazkuntzan instalatzeko proiektua abiatu ahal izan du. Ahuntz Pirenaikekin lan egitea nolaz erabaki zuen azaltzen digu Joanak ……

Ondoren, aurtengo Sarako Idazleen Biltzarraren karietarat hainbat mintzaldi antolatuak izan dira idazle eta argitaletxeen azken lanak aurkezteko. Oraingoan, Luzien Etxezarretak Maiatz argitaletxeak aurten plazaratu dituen hainbat liburu aipatu ditu : « Nostalgia ez da salgai » liburua (Xan Idiart), « Gero » (Xabi Castorenek itzulia), Txomin Heguy « Lur ilaunduan loreak » eta « Zetaka » (Aritz Mutiozabal) …

Musika : Franck Sinatra « Fly me to the moon », Santana « Oye Como Va »

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Gure insomnioa #14

ar. Mai 30 , 2023