KULTURKUBOA : NTZUN egizue ! + Lizar ta Begoñaren poesia unibertsoa …

Aste honetako Kultur Kuboan : Zonbait urtez Australian eta Frantzia iparraldean bizi eta lan egin ondoren, Euskal Herrirat bueltatzea erabaki zuen Odei Olaizola lohitzundarrak. Bere ingurunea nahiko turistikoa izanki eta ohartuz bisitariek gauzak ikasi nahi dituztela bainan ez liburuak irakurriz edo modu formalean, telefono mugikorrendako NTZUN deitzen den audiogida aplikazioa garatzen hasi zen konfinamenduaren ondoren …

Bigarren elkarrizketan, 2 idazle gazte bildu ditugu beraien literatur eta poesia zaletasunaz hitzegiteko eta berriki aurkeztu dituzten liburu berriak ezagutarazteko : alde batetik Lizar Begoña eta bere « Gepardo Japoniarra » poema liburua eta bestalde Elena Olaveren « Keinura itzuli » poesia esplorazioa (SUSA Argitaletxea)..

Musika : Manu Chao «Bongo Bong », Kings of Leon « Manhattan »

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

HAUS OF BEATS 340

al. Api 10 , 2023