hala bedi irratia

HIRU KORTXEA: Willis Drummond – Zugzwang

6 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Atzo eman zioten hasiera Durangoko Azokaren 54. edizioari, eta gaurko saioan errepaso ederra eman diogu bertako erakusmahaietan topatu ahal izango ditugun nobedadeei zein bertako Ahotsenean izango diren zuzeneko emanaldiei. Willis Drummond taldea bertan izango da, haien azkenengo lana den ‘Zugzwang’ aurkezten. Zebrabideako lagunek taldeari egindako elkarrizketa entzungo dugu programaren ekuadorean, diska berri honen nondik norakoak […]

irakurri gehiago →

Oporrak amaituta eta postontzia diskaz beteta, 3Kortxea bueltan da! Nobedadeak (Eraso!, Etxe, EraBatera, Aneguria, MG Banda, Free The Wheel, Black is Beltza soinu banda…) eta agenda oharrekin batera, gurera Mikel Kazalis ekarri dugu gaurkoan. Anestesia taldea “Gorrotoaren Ahotsa 25 Urte” izeneko biran murgilduta dago, sekulako oihartzuna izan zuen diska berezi horren urteurrena ospatzeko. Bira, taldea […]

irakurri gehiago →

OkupaTUgasteiz eguna ospatuko dute Urriaren 6an

17 iraila, 2018 | 0 Komentarioak

Hala Bedi irratiak, Gasteizko Gaztetxeak, Auzolana pilotalekuak eta Errekaleor Bizirik proiektuak 35, 30, 10 eta 5 urte beteko dituzte aurten, hurrenez hurren. Araban eta Gasteizen errotutako proiektu alternatibo eta autogestionatuak dira aipatutako hauek, eta urte luzez egindako lana ospatu eta aurrera begira lanean jarraitzeko eta jendeari proiektuetan parte hartzeko gonbidapena luzatzeko baliatuko diztuzte urteurren hauek. […]

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Final Countdown. Urteko azken saioa.

30 ekaina, 2017 | 0 Komentarioak

Amaiera eman diogu gaurko saioarekin 2016-2017 ikasturteari. Urtean zehar hiru kortxean izan ditugun elkarrizkeatuak gogora ekarri eta ikasturtearen errepaso bat egin dugu. Despedida eta ongi etorrien saioa gaurkoa.

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Odolkiak taldea gaurko elkarrizketatuak

29 maiatza, 2017 | 0 Komentarioak

Odolkiak taldeko lagunak izan ditugu gaurkoan Hala Bediko estudioetan, haien aurreneko lana “Alza el Vuelo” denaren aurkezpena egiteko. Talde gaztea, gogotsu hasi duena bere ibilbidea musika munduan. Elkarrizketaz aparte, agendari errepasoa, berri musikalak eta ohikoak diren nobedadeak izan ditugu gaurko menuan, tartean, Las Kasettes, Kaskezur, Bilau, Balerdi Balerdi, Igor Arzuaga, Tracción, Jimmy Barnatan eta Big […]

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Maldanbehera taldearen disko berria

28 urria, 2016 | 0 Komentarioak

Ikasturteko bigarren saioan Maldanbehera talde gasteiztarra izan dugu gurean eta disko berriaz eta taldearen ibilbideaz aritu gara. Hortaz gain, asteroko berriak eta zenbait nobedade ere ekarriko ditugu. Baita aste honetako gomendioa ere: The National.

irakurri gehiago →
no image

Bitan amaitu beharra

22 ekaina, 2015 | 0 Komentarioak

Eta bukaerara heltzean, beraien saria jasoko dute, inork ez ditu izendatuko, anonimoak izango dira, baina ezein hilobik ez du haien kantua gordeko. Atahualpa Yupanqui

irakurri gehiago →
no image

Gerezi denbora

7 ekaina, 2015 | 0 Komentarioak

Gerezi denbora da, baina auskalo gerezirik ikusiko dugun. Supermerkatuetan kiloka eta merke saltzen dituzte honezkero. Zaporerik gabeko gereziak, helduko ez diren gereziak, txoriek guk baino lehenago jango dituzten gerezi gorristak, hegazkin batean heldu direnak, poltsikoan gordetako hezurrak, bihar zuhaitz izango direnak.

irakurri gehiago →
no image

Ardoa eta Odola (wino i krew)

31 maiatza, 2015 | 0 Komentarioak

Pantaila zurian dago orain. Ez da ezer ikusten. Itsutu egin zaitzake luzaroan begira egonez gero. Begiak ixtea komeni da. Dolare zaharraren mugimenduak sortzen duen zarata entzun daiteke horrela. Orban beltz bat behe lainotan bezain argi. Sei litro ardo. Pantaila zuria. Eta barruan, ontzi bat irakiten.

irakurri gehiago →
no image

Ametsak ere zain

10 maiatza, 2015 | 0 Komentarioak

Mikel Antza idazlea ziegan dago une honetan. Bertan idatzi ditu gaur, Celosamente gordean, irakurriko ditugun hitzak, eta bertara iritsiko zitzaion, jada, seguru asko, bere hitzekin Susa argitaletxeak argitaratutako poema liburua: Ametsak ere zain. Berak idatzia da, liburua aurkezteko prestatutako gutunean, ondorengoa: “Liburuaren osaketa ez da erraza izan, hemengo lubakietan ez dago tiro hotsik, ez granada […]

irakurri gehiago →