OkupaTUgasteiz eguna ospatuko dute Urriaren 6an

Hala Bedi irratiak, Gasteizko Gaztetxeak, Auzolana pilotalekuak eta Errekaleor Bizirik proiektuak 35, 30, 10 eta 5 urte beteko dituzte aurten, hurrenez hurren. Araban eta Gasteizen errotutako proiektu alternatibo eta autogestionatuak dira aipatutako hauek, eta urte luzez egindako lana ospatu eta aurrera begira lanean jarraitzeko eta jendeari proiektuetan parte hartzeko gonbidapena luzatzeko baliatuko diztuzte urteurren hauek. Urriaren 6an proiektu hauek guztiak elkartu eta Gasteizko herriarekin batera OkupaTUgasteiz eguna ospatuko dute. Gasteizko gaztetxeko eta Hala Bedi irratiko Ion eta Garazi izan dira gurean, guzti honen berri emateko.

Hurrengo podcasta

HAUS OF BEATS 129

al. Ira 17 , 2018