Lur eta Murmur: Arabar Errioxako upategiak

“Ardoa edanda mozkortzen naiz” dio abestiak eta hain zuzen ardoa izango dugu hizpide irratsaio honetan. Euskal Herriko txoko ezberdinetan ardoa egiten den arren, gaur Arabar errioxa aldera bidaiatuko dugu, mahats-bilketa zelan joan den jakiteko ez ezik, agroekologia ardogintzan nola gauzatzen da ikasteko eta jatorrizko izendapenaren inguruan dagoen aferara hurbilduko gara ere.

Arabar Errioxa Ebro ibaiaren ipar ertzean kokatuta dagoen 300km karratu inguruko lur eremuan dela, Arabako lurralde historikoan kokatua dagoena eta 18 udalerri barnebiltzen dituena. Eskualde hortako ardoak, Errioxa jatorrizko izendapenaren barruan daude, eta duela urte batzuk, laster ezagutuko ditugu arrazoiengatik, jatorrizko izendapen propioa izateko bidea irekitzeari ekin zioten hainbat upategik. Honek arazo ezberdinak sortu ditu arlo ezberdinetan, afera honek dituen erpin ezberdinak agerian utziz.

Honen inguruan gehiago jakiteko, bi emakumeen ahotsak ekarri ditugu Lur eta Murmurrera, Esti Besa, ardogilea eta Eva Lopez de Arroyabe, baserritarra eta Arabako Batzar Nagusietako Batzarkidea.

Topa dagigun!

Hurrengo podcasta

Reggae Fever x 34

ol. Urr 2 , 2020