Durangoko azoka

Asteazkenero bezalaxe, komunikazio kontuei buruz aritzeko tartea zabaldu dugu Zebrabidean, eta Berriako kazetari Urtzi Urkizu batu zaigu gaurkoan. Ikerketa kazetaritza egin asmoz sortzear den Gabe aldizkariaz, Nafar Telebistak eta Hamaika Telebistak Iruñerrirako sortu duten euskarazko telebista kateaz, Movistar+ plataformaren kate berriaz, Ipar Euskal Herriko Hitzaren diseinu berriaz, eta Durangoko Azokaz euskaraz informatuko duten hedabideez hitz […]

irakurri gehiago →

Bi astean behin bezalaxe, hamabostaldiaren errepaso kritikoa egin digu, gaur, Mikel Elorzak. Durangoko Azokaren 49. edizioaz, Lakuako Gobernuak adikzioen legeari txertatutako aldaketez, asteazkenean ezagutzera emandako CIAren tortura kasuez, eta emakumeen aurkako indarkeriaz airtu gara berarekin.

irakurri gehiago →

Bihar Durangoko Azokatik zuzeneko saioa egingo dugunez, egun bat aurreratu dugu Gaur8 aldizkariaren aurrerapena, eta Amagoia Mujikarekin hitz egin dugu zenbait konturen inguruan. Durangoko Azokari egin dioten errepaso historikoa; abenduaren 13an Ondarroan ospatuko diren Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministak; eta Mexikoko ikasleen desagerketari buruzko analisia nabarmendu dizkigu Mujikak.

irakurri gehiago →
no image

Obabako Testiguak #19 | Durangoko Azokatik

13 abendua, 2013 | 0 Komentarioak

Gaur osteguna da eta Obabako Testiguok Durangoko azokan gaude. Nola da posible, galdetuko duzue, nola da posible gaur abenduak 12, osteguna, Obabako Testiguak Durangoko azokan izatea? Ba guk ere ez dakigu, baina hemen gaude, eta ez bakarrik. Mahaiaren bueltan dugu Obabako Testiguon kolaboratzaile mordoa: Elearazi atariko Danele Sarriugarte eta Garazi Arrula, Lander Arretxea, Iraitz Ugalde […]

irakurri gehiago →
no image

Zaharrak Berri Zumaia eta Durangora begira

29 azaroa, 2013 | 0 Komentarioak

Liburuek bezala, harriek ere gure Historiaren berri ematen digute. Zumaiako Flysch-ari begira jarri gara gaur Jaioneren laguntzarekin. Papera, ordea, ez dugu ahaztu eta, Durangoko azokaren atarian, Xabik Historiarekin harremanduriko nobedade bibliografikoak ekarri ditu estudiora. Azkenik, memoria Historikoaz eta Nafarroako Parlamentuak onarturiko Memoria Historikoaren legeaz aritu gara.

irakurri gehiago →
no image

MBIM-Guardia zibila ,eta Txorakeri pila

29 azaroa, 2013 | 0 Komentarioak

Azkenaldian Guardia Zibilak lan itzela egin omen du euskal ikastetxeetan ikerketa sakonak egiten eta errealitate beldulgarri bat egiaztatu du : euskal ikastegiak euskaldunez josita daude! Eskandalugarria!   Euskal musikari ezagunenak elkarrizketatu ditugu eta Durangoko masokan aurkeztuko dituzten lanen berri eman digute…Euskal musikakari mokoka saio berrian ! entzun Euskal musikakaren azken arrakastak izango direnak inork baino […]

irakurri gehiago →