dokumentala

Hutsik geratzen ari diren Arabako herri txikietako egoera azaleratu nahi du Erroak dokumentalak: biztanleekin elkartu, egon eta euren egunerokotasuna islatu, hain zuzen ere. Dagoeneko hasi dute crowfunding kanpaina istulapikoa plataforman, eta oraindik aukera dago ekarpena egiteko. Dokumentalaren egileetako batekin hitz egin dugu, Sergio Azkarate Maestrorekin, proiektuaren nondik norakoak ezagutu asmoz. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

ATALKA – ZINEMA ITSUA: Ura hizpide

28 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Gaurko saioa urari eskaini nahi izan diogu. Urari jartzen dizkiogun giza oztopoei eta honek gugan duen eraginari. Film ezberdinei errepaso bat emateaz gain,  Maddi Barber zuzendaria gonbidatu dugu gaurko Zinema Itsura. 592 metro goiti eta Urpean lurra laburretan Itoizko urtegiak izandako eraginei buruz hausnartzera gonbidatu gaitu. Eta nola ez, gaurkoan ez dira Nymeriaren gomendioak falta […]

irakurri gehiago →

LUR ETA MURMUR: “Erroa eta Geroa” Dokumentala

19 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Gaurko irratsaioan Sorginatxurrak ikasle–taldearen kidea den Maribi Ugarteburu izango dogu gurekin, Baserritik Mundura ikastaroaren baitan bere taldeak eginiko ikerketa-ekintza-parte hartzaileari dokumental forma eman diotelako –  “Erroa eta Geroa” – eta egun hauetan hainbat herrietatik emanaldiak eskaintzen ari direlako. Ikus-entzunezko lanean belaunaldi ezberdineko emakume baserritarren testigantzak  jasotzen dituzte: Iparraldetik Hegoaldera, emakume baserritarrek bere lanaren inguruko hausnarketak, […]

irakurri gehiago →

Gasteizko Euskaraldiaren baitan dokumental bat ekoitzi du Mikel Ezkerrok. Gasteizko euskararen egoerari helduz, arlo ezberdinetako gasteiztarren bizipen eta esperientziak jaso ditu Ezkerrok “11 baino +, Has Gasteizen euskaraz bizitzen” lanean. Urtarrilean estreinatu zuten, eta dagoeneko sarean ikusgai dago trailerra ere.

irakurri gehiago →

Tolosara jo dugu irratien tartean, Ataria irratiaren eskutik. Asteburuan izandako hainbat omenaldi eta Alegiko gaztetxearen 31. urteurrenaren baitan egingo den dokumentalaz aritu gara Iñigo Terradillosekin.

irakurri gehiago →

Ostiraletan ohi dugun bezala Gaur8aren aurrerapena izan dugu Amagoia Mujika kazetariaren eskutik. Hiru erreportai ekarri dizikigu gaurkoan: Sufragisten iraultzaren 100. urteurrena, Nevadan izandako bertsolari eta ikertzaileek emakumea eta sorkuntzaren inguruan landutakoaren kronika, eta Yogurinha Borovaren inguruan Izaskun Arandia egiten ari den dokumentala (My way out).    

irakurri gehiago →

Barakaldoko Revolta Permanent taldearen “Ultravioleta” lan berriaz aritu gara gaurkoan Iker Aginaga taldekidearekin. Bilbo Hiria irratiko estudioetan izan dugu Aginaga, eta disko berriaren eta “Gazteak euskara zabaltzen” dokumentalaren berri eman digu.

irakurri gehiago →

Miarritzera begira jarri gara Irratien tartean. Bertan iragaiten ari den FIPA (ikusentzunezko saioen nazioarteko festibala) festibalaren baitan aurkeztua izen den “Basahaideak” dokumentalaz Antxeta irratiko lagunek egindako erreportaia ekarri baitugu gurera.

irakurri gehiago →

Zinebi jaialdian estreinatu zuten “Atrapados por la serpiente” dokumentalaren zuzendariari egin diote Bilbo Hiriako lagunek elkarrizketa. Cancer Moon taldearen inguruko dokumentala da, bilakaera pertsonal eta kolektiboak landu dituzte Fierrorekin.

irakurri gehiago →

Gaurko saioan My Way Out (Ni Naiz Naizena) dokumentala ezagutu dugu Eduardo Gaviña eta Izaskun Arandarekin. Dokumentala egiteko diru bilketa egiten dabiltza egunotan. Dokumenetalean generoaren inguruan hausnartuko dute eta Yogurinha Boroba narratzailea izango da. Film honen bidez Yogurinhak publikoa sexualitate eta generoari buruzko hausnarketak egitera gonbidatuko du: Pertsona baten sexualitateak ba al du zerikusirik generoarekin? […]

irakurri gehiago →