EGUN ERO KANTUZ – Nekane Garmendia Mujika

Ultzamaldeko herritar desberdinak gonbidatzen ditugu ostiralero Esan Erran irratiko estudiora, Egun Ero Kantuz saiora. Haiek aukeratutako hamar kantuen bidez, haien bizitzen eta historiaren errepaso musikatua egiten dugu. Gaurkoan, duela 11 urtetik Odietan bizi den Nekane Garmendia izan dugu estudioan. Ordizian jaio zen Garmendia, eta gaztetan Donostian bizi eta gero Nafarroara egin zuen salto. Bere bizitzaren eta kantu kuttunen errepasoa egin dugu.

Hurrengo podcasta

IRRATIEN TARTEA | Durangoko Azokako ipar Euskal Herriko ekoizpenen berri, Antxeta irratiaren eskutik

ol. Aza 29 , 2019