EGUN ERO KANTUZ – Iosu Jauregi Ojer

Ultzamaldeko herritar desberdinak gonbidatzen ditugu ostiralero Esan Erran irratiko estudiora, Egun Ero Kantuz saiora. Haiek aukeratutako hamar kantuen bidez, haien bizitzen eta historiaren errepaso musikatua egiten dugu. Aizarozko (Basaburua) Iosu Jauregi Ojer izan da gaurko Egun Ero Kantuz saioko protagonista. Iruñeko alde zarrean jaioa, oso umetan Donibane auzora mugitu zen familia eta han eman zuen haurtzaroa. Duela hamabost urte inguru etorri zen gure eskualdera bizitzera, eta Aizarotzen oso gustura bizi dela dio. Besteak beste, Mexikortxo Band taldekide ere bada.

Hurrengo podcasta

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #198 always look on the bright side of life

ol. Ots 19 , 2021