arraio

ATALKA, KITZIKA: Asistentzia sexuala

4 abendua, 2018 | 0 Komentarioak

Pasada ostegunian, Kitzikan, Asistentzia Sexualari buruz aritu ginen, eta horretarako honetan lan egiten duen lagun bat ekarri genun. Zer da Asistentzia sexuala? Zergaitik da beharrezkoa? Galdera hauek eta gehiago izan genituen gure irratsaioan. Entzun eta Kitzikatu! Oharra: Irratsaioaren grabaketa minutu 6an hasten da.

irakurri gehiago →

Martxan da Zarautzen “Derlan” motorren erakusketa. Iker Itxaso antolatzailea izan da Arraio irratian proiektuaren nondik norakoak azaltzeko. Dokumental bat ere egiten ari dira, urte amaierarako kaleratzeko asmoarekin.

irakurri gehiago →

Agenda kontuei heldu diegu gaurko saio amaieran. Izan ere, Jalgi dantza taldeak bost urte egin dituela ospatzeko, helduen dantzari eguna antolatu dute igande honetarako Zarautzen. Horren harira, Jalgiko Lierni Atxukarrorekin eta Miren Garaterekin hitz egin dute Zarauzko Arraio irratiko lagunek.

irakurri gehiago →

Bizitza osoa eskaini zion Pete Seeger musikariak kantak bildu, moldatu eta sortzeari, eta horrek bihurtu zuen AEBetako folk musikaren berpizkundearen ikur eta mundu osoko protesta abestien erreferente. Haren zenbait kanta kanta moldatu ditu orain Lou Topet taldeak, eta omenaldia eskainiko dio martxoaren 26an, Loraldia jaialdiko programaren barruan, Bilboko Arriaga Antzokian. Harkaitz Cano idazleak euskaratu ditu […]

irakurri gehiago →

Badira hainbat hilabete Euskal Herriaren burujabetzari buruzko galdeketak egiten ari direla han eta hemen. Datorren udaberrirako ere eskualde bat baino gehiagotan dago zita jarrita: martxoaren 19an, Oarsoaldeko eta Tolosaldeko herrien txanda izango da, eta maiaatzaren 7an, berriz, Urola-Kostako herriek hartuko dute lekukoa. Bigarren eremu horretara begira jarri eta Zarautzen herri galdeketa sustatzen ari den taldeak […]

irakurri gehiago →

2013an musika taldea sortu eta lehenbiziko kontzertua Suitzan eskaini zuten Occhi di Farfallakoek, eta herrialde horretara itzultzeko aukera izango dute egunotan. Euskal Herriko Bilgune Feministarekin batera, emakume preso politikoez lau hitzaldi eta bost kontzertu eskainiko dituzte bertan. Hori guztia, Free Nekane plataformak eta Bilgune Feministak antolatu dute Suitzan preso dagoen Nekane Txapartegi euskal preso politikoaren […]

irakurri gehiago →

Urteak dira euskal komunitatea eta Gales harremanetan daudela, horrez gain, gaurko elkarrizketaren tartera batu den Begotxu Olaizola bizi izan da Galesen, hizkuntza gutxituen bueltako egitasmoetan lanean. Egunotan, euskal astea ospatzen ari dira Galesen, bi komunitateen arteko lotura horri tiraka, eta Zarauzko Arraio irrati libreko gela arroxarekin bat egin dugu, hango lagunek egin baitiote elkarrizketa Olaizolari.

irakurri gehiago →

Azaroak 25. eguna du gaur, azken ostirala da, beraz. Gogoan baduzue, irailean hileko azken ostiraletako tarte berria estreinatu genuen. Irratiak irratia izenez bataiatu genuena eta esan genizuen hilero hilero, Arrosa sareko irrati bateko lagunek beste irrati batekoei elkarrizketa egingo dietela, eta geure sarean elkar ezagutzeaz gain, irratiak eurak ezagutarazteko helburua dugula. Irailean, Antxeta irratiko Aitziber […]

irakurri gehiago →

Bihar, Bakegintza eta bizikidetza, emakume politikariak mintzo solasaldia egingo dute Zarauzko Modelo Aretoan. EAJko Nekane Iribarrek, EH Bilduko Naiara Carvajalek eta Ahal Duguko Pili Zabalak parte hartuko dute bertan. Ba solasaldi horren ingurukoak gurera ekartzeko, Arraio irratiko lagunekin bat egin dugu, gela arroxeraino hurbildu baitzaie Ainize Muniozguren xehetasunak eskaintzera.

irakurri gehiago →

Urriaren 26tik salgai dago Errime taldearen lehen maketa Azpeitia, Azkoitia, Zarautz eta Urretxuko hainbat gunetan, 5 euroren trukean. Egindako lanarekin “oso gustura” gelditu dira taldekideak eta oraindik data zehatza ez badakite ere, taldearen aurreneko maketa Azpeitian aurkezteko asmoa dute. Durangoko Azokan ere izango dira, lan berriarekin. Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak emandako Sorkuntza Bekari esker […]

irakurri gehiago →