Matxura buruan eta ibili munduan

Umore surrealista eta zentzugabeduna lantzen dugu sasi-saio honetan; askotan errealitateak fikzioa gainditzen du, berak ematen baitdigu saioen gidoia eskura.
Zenbatero ematen den (astean behin, 2 astean behin). ASTEAN BEHIN. ORDU 1.

no image

MBIM-Elurte gogorra, berogailuaren zorra!

7 otsaila, 2015 | 0 Komentarioak

  Elur erasoaren erruz isolatuta geratu gara gure bigarren etxean, Santa aguedako sanatoriyuan, alegia. Urtero ITVa pasatzera gatoz gure kasuari jarraipena egiten dion espezialistarekin, ta aurtengoan bertan geratu gara, ez atzera ez aurrera.

irakurri gehiago →
no image

MBIM-Syrizak Zirika , kastakoei harrika!

30 urtarrila, 2015 | 0 Komentarioak

Aste hontan Sokratikoen irlatik datorren haize berritzaile batek astindu ditu burtsaren kotizazioak eta neoliberalen beldur sakonenak.Eta noski , Esteban Martinez Ponsentzat berri txarrak badira, guretzat primerakoak dira. Gaurkoan gainera artista ikaragarri bat ezagutuko dugu: Nikolas txiki modako abeslaria!

irakurri gehiago →
no image

MBIM-IN EUSKINGLISH, PLEASEDEZ

23 urtarrila, 2015 | 0 Komentarioak

Infraerbroko kasta politikoak aspaldi galdu zuen gu harritzeko kapazitatea. Dagoeneko ohituta gaude zikinkeri eta ustelkeri politikoaren txapeldun olinpiko hauek bereak eta bi egiten ikusteaz, baina aste hontan errekorrak apurtzeko gogoa zutela dirudi! Luisito “Kabroia”, Jon O.Kurro Jimenez, Patilleitor eta hainbat goitizenez ezaguna den alderdi popularraren kutxazain ohia kalean da dagoeneko! Eta bitartean, gu hortxe gabiltza […]

irakurri gehiago →

Zintzilik Irratiaren 27 URTE EZ DIRA EZER! dokumentala Euskal Herritik zehar eta penintsulako beste herrietatik barna aurkezteari hasi geniola urtebete pasa da jada. Sarean jende guztiarekin partekatzeko ordua iritsi dela uste dugu.Horretarako zuekin ospatzeko festa bat antolatu dugu. Urtarrilak 24an izango da 19:00etatik aurrera Zoroen Itsasontzian, Trintxerpeko (Pasaia) portuan porturatua dagoena. Zure zain gaituzue! URTARRILAK […]

irakurri gehiago →
no image

MBIM- TXOTXAKERIAK MATE!

16 urtarrila, 2015 | 0 Komentarioak

Urtero bezala sagardotegi denboraldiari ongietorria kupelen artean ematea tokatzen zaigu. Halakoxeak dira irratsaio honen onurako egin behar izaten ditugun sakrifizioak…Antzerki estrenaldien tartean, gaur Entzutegi Nazianalaren azken muntaiaz arituko gara,”Xake mate” famatuaz, alegia….informazio osoa eta orain arte entzun ez duzuena! “Je Suis Matxura!”. Erakutsiko dizuegu Guardia Cerdilak nola zenbatzen dituen txanponak, Podemos-eko Monedero gabe. Badakizue, memokrata […]

irakurri gehiago →
no image

MBIM- NEGU SAREKADAK TA TXISTORRA KORROSKADAK

19 abendua, 2014 | 0 Komentarioak

Negua dakarren SanTomas periaren usaiean (badakizue, txerri koipe ta sagardo lurrin artean) perpetratu dugu gure aste hontako atentatu hertzianoa. Urtero bezala, Eguberri kanpàinan KD Entertaimentek salgai jarri dituen produktu berrien zerrenda aurkezten jarraituko dugu…eta aurten gainera lehiakide berri bat sartu da irratidenden merkatuan: Erretetxea bera!…Eskuratu orain Borbon Enternaiment-en produktu esklusiboak gure saioaren bitartez! Zarzuelatik zuzen […]

irakurri gehiago →
no image

MBIM-DEMAGOGIAREN GO-GOAK!

12 abendua, 2014 | 0 Komentarioak

Giza eskubideen nazioarteko eguna ospatu da, eta urtero bezala infraebro aldean politikakari eta agintariak ez omen dira konturatu. Hauek nahiago izaten dute egunero neurrigabeko demagogiaren eguna behin eta berriz ospatzea… tamalez adibide ugari bildu ditugu aste hontan komunikabideak arakatzen..Mordaz Legearen mehatxupea, Politikari Presoen sakabanaketa…. Gaurkoan gai bero bati helduko diogu…bero dabiltzan batzuk helduta eduki behar […]

irakurri gehiago →
no image

MBIM-DURANGOko 49. BAZOOKAdan!

5 abendua, 2014 | 0 Komentarioak

Aurten gauzak ondo egitea erabaki dugu eta gure “Matxuraenea” stand ibiltari dotorea ekarri dugu Durangoko Bazookara! Euskal sortzaile interesgabekoenekin elkarrizketa negargarrienak entzuteko aukera paregabea eskeintzen dizuegu gaurkoan. Denetarik izango dugu: Musika ertzekoena POSE Taldea , Tuper Odolkiya eta Mursielago kolektiboaren esku eta oinetatik zuen belarrietaraino! Gainera Alazne Kagarri idazle harrigarriaren liburu ikaragarriarekin harri ta zur […]

irakurri gehiago →
no image

MBIM- DEMOFRANQUIA v.2.014

21 azaroa, 2014 | 0 Komentarioak

AZAROAK HOGEI , ARAZOAK HAMAIKA ! Gaurkoan , gure frekuentzia DEMOFRANQUIA CONSTITUNACIONALA v2.014.ren ospakizun saio berezia egiteko bahitu digute bihotzgabe batzuk. Sekulako orgia nazionalkatolikokarlista antolatu digute gure saioaren ordutegian, zuzeneko musika eta guzti….. Zihur gaude Infraebroko serbitzu sekretuen operazio ezkutu baten biktimak izan garela beste behin ere…azkenean programaren lema eta kontrola berreskuratu ditugu, beranduegi izan […]

irakurri gehiago →
no image

MIBIM-1500 TXIMISTA ETA PRENTSAURRE HARRIGARRI BAT

8 azaroa, 2014 | 0 Komentarioak

Euskal herrian euri kontutan ez gaitu inorrek irabazten. Hori aste hontan aski frogatuta geratu da beste behin ere. Infraebroan lapurtzen duten politikakariei ustelkeri kontutan norbaitek irabaztea ezinezkoa dela aski frogatuta geratu da ere aste honetan. Ezagutu berri ditugun azken auziperatzeek harritu ere ez gaituzte egiten egia esan, ohituak gaude gaizki pentsatu eta motz geratzen… Baina […]

irakurri gehiago →