MBIM- TXOTXAKERIAK MATE!

15-01-15 MBIM -xake 3korn

Urtero bezala sagardotegi denboraldiari ongietorria kupelen artean ematea tokatzen zaigu. Halakoxeak dira irratsaio honen onurako egin behar izaten ditugun sakrifizioak…Antzerki estrenaldien tartean, gaur Entzutegi Nazianalaren azken muntaiaz arituko gara,”Xake mate” famatuaz, alegia….informazio osoa eta orain arte entzun ez duzuena!

“Je Suis Matxura!”. Erakutsiko dizuegu Guardia Cerdilak nola zenbatzen dituen txanponak, Podemos-eko Monedero gabe. Badakizue, memokrata humoretsu hauek Frantziako umore satirikoa onartzeko gai dira  baina ez Infraebrokoa, “La Tuerka” kasu!

Hori eta askoz gehiago txotx eta txotx artean, Gernikako arbola sagardo kupelan ureztatu arte edo Juan Tragos de Bourbon-i beste seme-alaba bastardoa agertu arte!.

Hurrengo podcasta

Synchro Proiekten urteurren festa gaurko 3Kortxean

ol. Urt 16 , 2015