Matxura buruan eta ibili munduan

Umore surrealista eta zentzugabeduna lantzen dugu sasi-saio honetan; askotan errealitateak fikzioa gainditzen du, berak ematen baitdigu saioen gidoia eskura.
Zenbatero ematen den (astean behin, 2 astean behin). ASTEAN BEHIN. ORDU 1.

azokara hurbildu gara aurtengo argitarapen tamalgarri eta interes gabekoei tartetxo bat egiteko. Lan zikina da , baina norbaitek egin behar du. Elena Azkagarriren azken liburua eta Jabier Gurumuzetaren azken diska aurkeztu dizkigute besteak beste.

irakurri gehiago →

MBIM -Ahobizi , belarrilarri , …ta muturzikinak !

30 azaroa, 2018 | 0 Komentarioak

Euskaraldiko txapa paparrean dugula , bagatoz beste behin janzteko baino , txapa botatzeko gogoz. Modela.eus itzulketa tresna berria erabili gabe egindako irratsaioa duzue hau. Zeliakoentzat egokituta. Menu beganoa ere badugu. Ezkontza , bataio ta jaunartzeak. Jantoki argitsua , bi aste inor intoxikatu gabe. Bestela ere , lasai. Ambulategitia gertu dago.

irakurri gehiago →

MBIM -Bi artaburu, nahiko izenburu!

16 azaroa, 2018 | 0 Komentarioak

Aktualitatearen azterketa sakon eta mamitsu baten bila dabiltzanentzat ohartxo bat: entzun ezazue beste irratsaioren bat , ze hemen betiko moduan gabiltza.Azterketa egiten dugu, bai , baina ez dugu sekula gainditzen.

irakurri gehiago →

MBIM-Sasoi berria, hamaika astokeria!

9 azaroa, 2018 | 0 Komentarioak

Beste denboraldi bati hasiera eman diogu gure frenopatikoko irrati tailerrari. Aste honetan ÑTV jaialdi harro-kastatsua bisitatu dugu gure entzuleei behar bezalako kronika bat eskeintzeko. Musika , elkarrizketak eta zentzugabekeriak sendi guztiarentzat.

irakurri gehiago →

MBIM Lanerako gogorik ez

3 maiatza, 2018 | 0 Komentarioak

Hainbeste aste buruhaustean eta huts egin ondoren, Langileriaren eguna pasa ta lanerako gogoak kendu zaizkigu, baina halere, irratsaio “enlatatu” hau prestatzeko denbora atera gara garagardo batzuk hartzen genituen bitartean…tira, espero dugu entzuterakoan ez nekatzea, gu bezela. Hurrengo astean gehiago eta okerrago!!!

irakurri gehiago →

MBIM- Matxuratuta Klinika Daverren zai

22 martxoa, 2018 | 0 Komentarioak

Gure Matxura matxuratu egin zaigu eta Klinika Daverreko teknikarien eskuan utzi dugu. Espero dugu burmuineko formateoa ongi joatea eta dena ondo badoa, Aste Sataniko ondoren elkarrekin berriro egongo gara zuekin.

irakurri gehiago →

MBIM-Lehendakaritzaren sekretu ezkutukoena agerian!

23 otsaila, 2018 | 0 Komentarioak

EEBBetatik turismo apur bat  egiten ari ginela, sekretu izugarri bat agerian uzten duten frogak topatu ditugu! Entzun mundu mailako esklusiban Ajuria eneako sekretu harrigarria!

irakurri gehiago →

MBIM-BOTA IRAINA , BOTA BIKAINA BAINA !

9 otsaila, 2018 | 0 Komentarioak

Euskaltelameten partea ikusi dugu eta aste osoa aterpean ematea erabaki dugu . Gure bailarako luxuzko Euskal Sukaldaritza berriaren templuan egon gara berriz , eta gaurkoan ez gaituzke intoxikatu . Kartera eta galtzak lapurtu dizkigute bakarrik . Hori bai , zerbitzua bikaina . Kritika Gastroenologikoa guda kazetaritza baina arriskutsuagoa da inguru hauetatik.

irakurri gehiago →

MBIM – Bruxelles Blues

2 otsaila, 2018 | 0 Komentarioak

Aktualitatea ulertzeko beharrezkoa den hausnarketa lasai eta zorrotza ! Mundu mailako esklusibak ! Fake news egin berriak  labean ! Ordubete oso bat alper alperrik galtzeko aukera ! Aste hontan Europako hiriburu administratibotik klandestinitatearen mundu bitxia aztertu dugu…!

irakurri gehiago →

MBIM – Kirolari bai , …baina neurrian!

26 urtarrila, 2018 | 0 Komentarioak

Kirol “xtreme” berriekin kezkatuta gabiltza . Egia esan kirol gehienak nahiko ulertezinak izan dira betidanik guretzat . Fisika kuantikoa , soken teoría edo ta internet bidez euskara sustatzeko eusko jaurlaritzaren dirulaguntzak bezala . Hori bai , Trap (musika?) estilo berri horrekin topera gaude , nahiz eta ez dugun guztiz ulertu oraindik . Guzti hau gutxi […]

irakurri gehiago →