Matxura buruan eta ibili munduan

Umore surrealista eta zentzugabeduna lantzen dugu sasi-saio honetan; askotan errealitateak fikzioa gainditzen du, berak ematen baitdigu saioen gidoia eskura.
Zenbatero ematen den (astean behin, 2 astean behin). ASTEAN BEHIN. ORDU 1.

no image

MBIM-Azoka bespera, patrikak prestatzera!

4 abendua, 2015 | 0 Komentarioak

Barkamenak azken asteetan saioa egiteko larri ibili bait gara , osasun kaxksarraren kontuak, badakizue. Baina tira, bueltan gatopz, gogotsu eta txoriburutsu! Aste hontako aktualitateari ohiko errepaso txotxoloa egiteaz gain, Durangoko azokarako prestaketetan ibili gara.Hurrendo astean, urtero bezala, Durangon gertatutakoaren berri emango dizuegu!

irakurri gehiago →
no image

MBIM-2015-11-12 San Martin Udara , hau ikara!

13 azaroa, 2015 | 0 Komentarioak

Garai bateko Udazkenak…haiek ziren udazkenak! Zer ari da gertatzen? Aldaketa klimatikoa heldu al da azkenean? Euskalerria tropikalaren atarian al gaude behingoz? Meaghobia – Ñoñostia lasterketarako gomendioak entzungo ditugu Juan Tragos Izantigre alkate ohiaren eskutik, gaur Klinika Daver fitxaje izarra bezela aurkezten dugula aprobetxatuz… Eta gure Zintzilik irratia maitatuan egin genuen denboraldiaren aurkezpenan Matxura Buruan egin […]

irakurri gehiago →
no image

MBIM-2015-10-29 Ze Jaloguin ta ze kristo?

30 urria, 2015 | 0 Komentarioak

Sasoi berriaren bigarren saioan ere lortu dugu!Norbait ausartzen al da kutsadura irratifoniko hirurogei minutu berri hauei aurre egiten? Animo! akatzen ez zaituen horrek indartsuago bihurtzen zaitu…

irakurri gehiago →
no image

MBIM- ARANTXITA TA PILARIKA

16 urria, 2015 | 0 Komentarioak

Arantxita utzi gaituen aste honetan, Madrilgo desfilean lortu genuen piperpoto handi bat oparituko diogu, edo hala uste genuen… Azken gertakizunen errepasoa egin ostean, MAKARRAOKEA izan dugu, kasu honetan Gipuzkoako erraustegiaren kontuarekin. Baita ere Zintzilik irratiaren 30. urtemugaren CDaren lehenengo pista entzungo duzue. Beno, hurrengoa espero dugu okerragoa izatea…

irakurri gehiago →
no image

MBIM – Paktoak & Partoak

12 ekaina, 2015 | 0 Komentarioak

Hauteskunde ostean ohikoa den bezala paktu eta negoziaketen unea heltzen da, eta badakizuenez politikagintzak ohekide bitxiak biltzen ditu askotan. Entzun mundu mailako esklusiban gure politikakariek egingo dituzten paktuak zeintzuk izan daitezkeen egoera aztertzeko prestakuntza kaxkarrena duen analistoen eskutik!

irakurri gehiago →
no image

MBIM HAUTESPUTREAZ GOGOIK EZ!

21 maiatza, 2015 | 0 Komentarioak

Hasteko: BARKATUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUU!!!! Hilabete terdi egon gara era birtual batian agertzen edo desagertzen etengabean, eta hau ez da zuek merezi duzuena; gaukoan ez gara agertuko saio osoan, baina arazo ezberdinak direla medio zin egiten dizuegu hurrengo astean desagertzen bagara, abisatuko zaituztegula. Hainbeste denbora elkarrekin egon gabe gauza askotaz hitzeiteko aukera eman behar zigun; baina ez da […]

irakurri gehiago →
no image

MBIM –AKIRROK APPAT IPPIT

20 martxoa, 2015 | 0 Komentarioak

Euskaldun guztien galdu ezineko lasterketarekin bat egiten dugu (2 edo 3 garela kontuan hartuta badu meritua) eta gure herritik igarotzen den egunerako prest egotea erabaki dugu eta hortxe hasi gara giroa berotzen… Gaur MBIM-KlinikaDaverren eskutik…Mundu mailako primizia( berriz ere!)!! KORRIKAri buruz sekula entzungo ez zenuen elkarrizketa hori eskeintzen dizugu! Lasaitzeko, anunzio didaktiko paregabe aurkeztuko dizkizuegu…Ertzaina […]

irakurri gehiago →
no image

MBIM- MARTXOKO OKERRENA, GU GEA

13 martxoa, 2015 | 0 Komentarioak

Martxungo, txungomartxo, hilabete gafea dugu hau eta zera! 2 aste kale egin ondoren, hementxe gaituzue bueltan gure sasi-saioarekin, zuen enzefalograma ziprintzeko prest! Auskalo nola bukatuko den hilabetea! Marotoren psikoanalitika egiten saiatu gara baina hortarako erabiltzen dugun makinak klemenzia eskatu ostean, irudikatu besterik ezin dugu egin…eta Iñigo Murmulluren txakurraren afera ere TELEZERRIAN agertu zaigu  lehenengo planan, […]

irakurri gehiago →
no image

MBIM 2014-02-19 Plagioak & Naufragioak!

20 otsaila, 2015 | 0 Komentarioak

Aste hontan hausnarketa sakon bat egin nahi genuen aktualitatea aztertzeko…eta ohitura falta izugarria dugunez, erietxeko urgentzietan amaitu dugu eguna buruko min jasangaitz batek jota. Eskerrak estreinaldi mundiala genuela gaurkoan irratsaioa salbatzeko-gure irratinobela berriaren lehen atala-” The Working dead ”(lan hitzarmenik gabeko etorkizun distopiko bat).Goenkale bezain kaltegarria ikuspuntu neurologikotik …baina hori bai, apurtxo bat motzagoa behintzat.

irakurri gehiago →
no image

MBIM- SUIZAKO GAZTA TXORIZO IBERIKOAREKIN

13 otsaila, 2015 | 0 Komentarioak

San Balentri, San Balemtrins, San Ballantine’s…nora zoaz hain arin?…Korteinglesera, nire amodioa sobornatzera!… Suizan kristo guztiak kontu korronte bat duela jakin duenetik , urduri dabil KUTXABANKEKO Presidente berri Gizarajoa . Normala da soldata igotzea….berak ere miloidunen klubean sartu nahi du! Suizako famatuen zerrendan ageri den abeslari handi batek bere azken arrakasta utzi digu gaurkoan esklusiba mundialean…TRINA […]

irakurri gehiago →