1215. Katea – Arrainontzian

Abuztua da, badakigu. Baina tira, irratia geldi ikusteak ez-dakit-zer arraro bat sortzen digu eta ezin geldirik egon, badakizue.

Aspaldian egin nahi genuen saioa da honakoa, In The Fishtank proiektuari eskainitakoa. Izen horren pean hainbat talde interesgarriri 48 orduz estudio baten ateak zabaltzen zizkien Konkurrent zigilu holandarrak eta bertan ekoitzitakoa argitaratzen zuten gero. Edozer zela ere. Esperimentazioa, gogoko taldeen bertsioak, bi talde edo gehiago batera aritzean sortutakoak… plazer hutsa.

Saio honetan Ogiñi Somarren belarri eta mihi prestuak izan ditugu gurean, gainera!

Hurrengo podcasta

Mechanical Heart: 2019ko Abuztua

az. Abu 28 , 2019