Obabako Testiguak

Info7 Irratia

Xabier Montoiaren ‘Azken afaria’ eleberria izango dugu hizketagai gaurko saioan, batez ere. Egilearekin izandako elkarrizketa entzun ahal izango duzue –nahi duenak elkarrizketa osoaren idatzizko bertsioa irakur dezake hemen– eta Jon Iraolaren liburu komentarioa ere liburu horri buruzkoa izango da. Horrez gain, Lander Arretxeak hilero bezala erreportajea osatuko digu, aipuei buruzkoa gaurkoan. Amaieran, ohi moduan, ITU […]

irakurri gehiago →
no image

Obabako Testiguak #21 | Drogak eta literatura

10 urtarrila, 2014 | 0 Komentarioak

Literaturaren historian, obra askotan aipatu izan dira drogak. Aldi berean, idazleek askotan jo dute drogak erabiltzera. Gaurko irratsaioan saiatuko gara drogak eta literaturak historian zehar izandako harremana landuz, horrekin zerikusia duten autore eta obra nagusien errepaso orokor bat egiten. Horrez gain, Elearazi atariko Garazi Arrulak Alki Zei idazlearen berri emango digu, Iraitz Ugaldek ‘Habiak’ komikiaren […]

irakurri gehiago →

Arrate Mardaras idazle abadiñoarrarekin aritu gara bere opera primaz, ‘Pendrive’ deitu dion ipuin liburu ezohikoaz. Horrez gain, erreportajea osatu digu Lander Arretxeak twitteraturaz, Jon Iraolak Rafael Chirbesen ‘En la orilla’ liburuaren komentarioa egin digu, eta saioaren hondarrean, ITU bandakoak izan ditugu gurean, idazle gazte bat elkarrizketatuz, besteak beste. Obabako Testiguak hogeigarren saiora ailegatu gara. On […]

irakurri gehiago →
no image

Obabako Testiguak #19 | Durangoko Azokatik

13 abendua, 2013 | 0 Komentarioak

Gaur osteguna da eta Obabako Testiguok Durangoko azokan gaude. Nola da posible, galdetuko duzue, nola da posible gaur abenduak 12, osteguna, Obabako Testiguak Durangoko azokan izatea? Ba guk ere ez dakigu, baina hemen gaude, eta ez bakarrik. Mahaiaren bueltan dugu Obabako Testiguon kolaboratzaile mordoa: Elearazi atariko Danele Sarriugarte eta Garazi Arrula, Lander Arretxea, Iraitz Ugalde […]

irakurri gehiago →

Azaroa da, azaroa izatea merezi du, eta gaurkoan azaroarekin lotura estua duen eleberri ezagun bat izan dugu saioaren ardatz: Truman Capoteren ‘Odol hotzean’. 1959ko azaroaren 15ean, Kansas estatuko Holcomb herrixkan Cluttertarren familia nola hil zuten azaltzen du eleberriak. Nobela beltzaren eta erreportajearen arteko nahasketa gisa sailkatu daiteke, Capotek berak ‘non-fiction novel’ gisara bataiatu zuen. Kontu […]

irakurri gehiago →

Koldo Izagirrerekin aritu gara argitaratu berri duen ‘Parisen bizi naiz’ poema liburuaz, luze eta zabal. Tartean atera dira gai asko, Donostia, hiriak, memoria, bakea, kultur ereduak, umorea eta gehiago. Elkarrizketa luzatu egin zaigu (38 minutu guztira), eta ordu beteko irratsaioan ezin izan dugu osorik jarri. Hemen entzun dezakezue, ordea, oso osorik. Horrez gain, Lander Arretxeak […]

irakurri gehiago →
no image

Obabako Testiguak #16 | Pre(nt)sa(z)ko literatura

4 azaroa, 2013 | 0 Komentarioak

Xabier Gantzarain, Anjel Lertxundi eta Lorea Agirre “Pre(nt)sa(z)ko literatura”-ri buruz hizketan aritu ziren orain astebete, Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatean antolatzen dituzten literatura topaketen baitan. Hirurak elkarrizketatu genituen, eta haiek esandakoekin osatu dugu irratsaioaren zatirik handiena. Uztartu litezke presa eta literatura? Presa beti al da kalterako literaturari dagokionean? Ze trikimailu erabiltzen dituzte zutabegileek? Non daude kazetaritzaren […]

irakurri gehiago →

‘Genero-ariketak‘ liburua aurkeztu dute Edo argitaletxekoek Hernaniko Biteri kultur etxean, errezitaldi, performance, musika emanaldi eta abarrez osatutako ekitaldi ezohiko batean. Transfeminismotik edaten duten testigantza eta gogoetaz osatutako liburuan jende askok hartu du parte, eta horietako zenbait elkarrizketatu ditugu: Isa Castillo, Amaia Alvarez eta Danele Sarriugarte lehenik, Kattalin Miner ondoren. Horrez gain, sail berria estreinatu dugu: […]

irakurri gehiago →
no image

Obabako Testiguak #14 Literatura eskolak 10 urte

4 urria, 2013 | 0 Komentarioak

Literatura Eskolak 10 urte bete dituela eta, bertako koordinatzaile taldean sartu diren Iratxe Retolaza eta Amaia Serranorekin hizketan aritu gara. Sortu zenetik gaurdaino izandako historia errepasatzeaz gain, etorkizunera begira dituzten erronkez ere jardun dugu. Horrez gain, Iraitz Ugalderen liburu komentarioa, Manex Mantxolaren puntukako ipuinaren hirugarren zatia eta Itu bandakoen tartea ere entzun ahal izango dituzue. […]

irakurri gehiago →

Denboraldiko azken irratsaiora heldu gara Obabako Testiguak, eta oporretara erretiratu aurretik, literaturarekin lotutako galdera eternal batzuei bueltaka aritu gara. “Zertarako idatzi?” “Zertarako irakurri?” “Ze funts du honek guztiak?” Guk, noski, erantzunik ez daukagu, eta han hemenka gai horiei buruz topatutako aipuekin osatu dugu saioa. Bertako idazleak atzerrikoekin nahas-mahasean jarri ditugu, garaikideak zein klasikoak… Horrez gain, […]

irakurri gehiago →