Obabako Testiguak

Info7 Irratia

“Alkasoroko benta” eleberriari buruz aritu gara hizketan Mikel Tabernarekin, eta elkarrizketa hori izan da saio honetako ardatza. Horrez gain, Jon Iraolak liburu komentarioa egin digu, Amaia Iturriotzek puntukako ipuinaren bigarren atala osatu du, eta saioaren hondarrean, bat-batean eta ezerezetik agertuta, ITU bandakoek bahitu egin gaituzte, ‘Martutene’ bana ahoan sartuta. Gehiago jakin nahi duzuela? Ez galdu […]

irakurri gehiago →
no image

Obabako Testiguak #10 Literaturia

10 ekaina, 2013 | 0 Komentarioak

Obabako Testiguak ospakizunetan gara, 10. irratsaioraino ailegatu gara eta. Okasioa aprobetxatuz, Larrabetzura gerturatu gara eta Literaturiaren berri emango dizuegu handik. Itzulpengintzari buruzko mahai inguruko une batzuk, Danele Sarriugarteri eta Gotzon Barandiarani egindako elkarrizketak, Peru Magdalenaren liburu aurkezpeneko kantu bat eta kontu gehiago entzun ahal izango dituzue oraingoan. On egin!

irakurri gehiago →

Oier Guillanekin elkartu gara Errenteriako Mikelazulo kultur elkartean Elkartasun basatia poema liburu berriaz hitz egiteko, eta harekin izandako elkarrizketa entzun ahal izango duzue saio honetan. Era berean, Gorka Gurrutxagak egindako zutabe librea, Nagore Aresen liburu komentarioa eta Martin Riellaren kantu baten Martin Riellaren komentarioa entzun ahal izango dituzue. On egin!

irakurri gehiago →
no image

Obabako Testiguak #08 Vila-Matasi segika

10 maiatza, 2013 | 0 Komentarioak

Enrique Vila-Matasi segika aritu gara oraingoan, eta Robles jaunari Bartzelonako kaleetan zehar pasatakoak ekarri ditugu gogora. Horrez gain, Peter Ostolazak axola duena gaitzat duen testua idatzi du, liburu komentarioa egin digu Jon Iraolak, Iratxe Esnaolak puntukako ipuinaren azken atala osatu du, eta kantu bat ekarri digu ohi moduan Martin Riellak. Elearazi.org atariko lagunek ere plazaratu […]

irakurri gehiago →
no image

Obabako Testiguak #06 Autorearen heriotza

12 apirila, 2013 | 0 Komentarioak

Autorearen heriotzaz aritu gara gaurko saioan, Roland Barthesen testu bat oinarri hartuta. Elearazi atariko Garazi Arrula eta Danele Sarriugartek bi autore plazaratu dizkigute, Regina Jose Galindo eta Angelica Liddell. Horrez gain, Nagore Aresen liburu komentarioa, Martin Riellaren kantu kontari atala eta Gorka Bereziartuak idatzitako puntukako ipuinaren bigarren zatia ere entzun ahal izango dituzue. On egin!

irakurri gehiago →
no image

Obabako Testiguak #05 Samara Velte

15 martxoa, 2013 | 0 Komentarioak

Samara Velte zarauztarrarekin “Eta Karmele?” antzerki obraz aritu gara gaurko saioan. Horrez gain, Peter Ostolazak idatzitako lehendabiziko eta azkeneko poema, Jon Iraolaren liburu komentarioa, Gorka Gurrutxagaren zutabe librea eta Beñat Gaztelumendik hasitako ipuinaren lehen puntua ere izango dituzue entzungai. On egin!

irakurri gehiago →
no image

Obabako Testiguak #04 Euskarazko literatur blogak

1 martxoa, 2013 | 0 Komentarioak

4. saio honetan euskarazko literatur blogak izan ditugu ardatz, eta gida antzeko batean blog interesgarrienak aipatu ditugu (beti ere geuk topatu dtugunak). Nobedadea Elearazi webguneko Danele Sarriugartek eta Garazi Arrulak ekarri diguten “Autoreak Plazara” atala izan da. Gaurkoan Anais Nin-en inguruan hitz egin digute. Gainera, Bud Letonaren nire kolkotik, Iraitz Ugalderen liburu komentarioa, Martin Riellaren […]

irakurri gehiago →
no image

Obabako Testiguak #03 Arantxa Urretabizkaia

15 otsaila, 2013 | 0 Komentarioak

Arantxa Urretabizkaia izan genuen Añorgako irakurle klubean, eta bisita aprobetxatu genuen irratsaioan entzun ahal izango duzuen elkarrizketa grabatzeko. Era berean, Peter Ostolazak gutuna idatzi die bere gurasoei, Nagore Aresek liburu komentarioa egin du, Gorka Gurrutxagak azaldu digu nola Berlineko harresiak, aspaldi bota zuten arren, oraindik ere zutik jarraitzen duen, Martin Riellak asteroko kantua komentatu du, […]

irakurri gehiago →
no image

Obabako Testiguak #02 Beat belaunaldia

4 otsaila, 2013 | 0 Komentarioak

50eko hamarkadako AEBetan sortutako mugimendu bati buruz aritu gara oraingoan, Beat belaunaldiko idazle nagusiak aitzakia hartuta. Era berean, Jon Iraolaren liburu komentarioa, Bud Letonaren zutabe librea, Jokin Labayenek idatzitako Lopetegi jaunaren istorioaren jarraipena, Martin Riellaren kantu azterketa eta Añorgako irakurle klubeko hileko saioan jazotakoaren kronika ere sartu ditugu. Gozatu!

irakurri gehiago →
no image

Obabako Testiguak #01 Ugaitz Agirre

18 urtarrila, 2013 | 0 Komentarioak

Ugaitz Agirre 20 urteko poeta usurbildarra izan dugu gonbidatu, eta harekin izandako elkarrizketan ardaztu da lehen irratsaioa. Era berean, Gorka Gurrutxagaren Berlineko kontuak, Beñat Gaztelumendiren lehen puntua, Peter Ostolazaren belaunaldiari buruzko pare bat hitz, Martin Riellaren kantu komentarioa, eta mikroipuin hautatua sartu ditugu. Hurrengoan gehiago eta hobeto!

irakurri gehiago →