Obabako Testiguak #22 | ‘Azken afaria’, Xabier Montoia

Xabier Montoiaren ‘Azken afaria’ eleberria izango dugu hizketagai gaurko saioan, batez ere. Egilearekin izandako elkarrizketa entzun ahal izango duzue –nahi duenak elkarrizketa osoaren idatzizko bertsioa irakur dezake hemen– eta Jon Iraolaren liburu komentarioa ere liburu horri buruzkoa izango da. Horrez gain, Lander Arretxeak hilero bezala erreportajea osatuko digu, aipuei buruzkoa gaurkoan. Amaieran, ohi moduan, ITU bandakoei utziko dizkiegu hamabost bat minutu. Gaur, Ituren burkideak idatzitako istorio bat entzungo dugu beren ahotik.
On egin!

Hurrengo podcasta

AISZIRIMOLA: Emozioen entsalada

ar. Urt 28 , 2014