Obabako Testiguak #13 Zertarako idatzi/irakurri eta beste galdera eternal batzuk

Denboraldiko azken irratsaiora heldu gara Obabako Testiguak, eta oporretara erretiratu aurretik, literaturarekin lotutako galdera eternal batzuei bueltaka aritu gara. “Zertarako idatzi?” “Zertarako irakurri?” “Ze funts du honek guztiak?” Guk, noski, erantzunik ez daukagu, eta han hemenka gai horiei buruz topatutako aipuekin osatu dugu saioa. Bertako idazleak atzerrikoekin nahas-mahasean jarri ditugu, garaikideak zein klasikoak… Horrez gain, Elearazi atariko Garazi Arrulak eta Danele Sarriugartek udarako pare bat liburu gomendio eman dizkigute, Nagore Aresek liburu komentarioa egin digu, eta amaieran, ITU bandakoek kendu dizkigute mikroak.
Kuriositatez zaudetela? Ez galdu denboraldiko azkena!

Hurrengo podcasta

Udan ere, asteroko zita musikala 3Kortxean

ol. Uzt 19 , 2013