BIZTU IRRATIA

BIZTU DA PIZTIA #13 Goro

25 ekaina, 2020 | 0 Komentarioak

Bueltan gauz! Astrako gure piztizulora ein dogun itzulera honetan, eskatu leiken gonbidaturik onena etorri jaku Biztu da Piztiara, Goro handixe! Arinau, baina, Zugak eta Delak konfinamendu-sasoi honetan argitara urten dan uzta nazionalan zein nazinoartekoan aukeraketa eder bat ekarri dabe. Akabuen, agur berezi bet ein dotsagu kanpora joan jakun gure Estaniseri, testu musikatu bat medixo. Entzun […]

irakurri gehiago →

SARE ON #12

19 ekaina, 2020 | 0 Komentarioak

Gaur Biztu Irratiko azken Sare On saioa egin dugu, “the last dance”; Ibai Kareaga, Irati Gurasoekin dinamikaren partaideari elkarrizketa egin diogu, Maider Amutioren lekukotza eta Irati Omagoieaskoaren eskutitza ere izan ditugu. Eskerrik asko ikasturte honetan zehar sarekide izan zaituztegun denak. Sare On guztioi!

irakurri gehiago →

SARE ON #11

12 ekaina, 2020 | 0 Komentarioak

Biztu Irratiko Sare On irratsaio berria egin dugu gaur: SARE Nafarroako Fran Baldari elkarrizketa egin diogu. Horrekin batera Maider Amutioren lekukotza umeen errealitateaz, Patxi Gaztelumendiren gatibutza eta literatura kolaborazioan “Zaldi Zoro” liburuaren itzulpenaz eta Jon Rementeriaren eskutitza datorren ekainaren 19ko giza-kateaz aritu gara, besteak beste.  

irakurri gehiago →

Sare On #10

6 martxoa, 2020 | 0 Komentarioak

Gaurko irratsaioan bi elkarrizketa izan ditugu: Aritz Maldonado 40minutu rock-eko antolatzaileak festibalaren balorazioa egin digu, eta Josu Barandikak Harrera elkartearen berri eman digu. Horrekin batera, Maider Amutioren lekukotza eta Jon Rementeriaren eskutiza izan ditugu, kolaborazio gisa. Hurrengo irratsaioa datorren martxoaren 16an (astelehena) izango da. Sare On guztioi!

irakurri gehiago →

BIZTU DA PIZTIA #12 Lekuek + Edorta

27 otsaila, 2020 | 0 Komentarioak

Piztikume! Bueltan gauz! Eta oingoan, leku berien bada be, Lekuek jaialdixe omendu gure ixen dogu. Horretarako, lehenengo atalien festibaleko antolakuntzan parte hartzen daben Unai Olaeta alkarrizketatu dogu, Gernikeko musikien aste magiko honen nundik norakoak azaltzeko. Ostien, Eutanasia edo Tooth moduko herriko talde enblematikoatan ibiliniko Edorta Apraiz hurreratu jaku, bere bixotza ekarri doskun hardcore-a baino samurraue […]

irakurri gehiago →

Sare on #9

19 otsaila, 2020 | 0 Komentarioak

Sare On itrratsaioan Busturialdeko Hitzako Olaia Zabalondo eta Oihana Cabello kazetariak elkarrizketatu ditugu, aurten Hitzak 15 urte beteko dituela baliaturik. Maider Amutioren lekukotza, agenda, eta Ainhoa Madariagaren eskutitza ere izan ditugu ere. Sare On guztioi!

irakurri gehiago →

BIZTU DA PIZTIA #11 XSakara

12 otsaila, 2020 | 0 Komentarioak

Bermiora itzultzeko gogoz hasi dogu astiongo Biztu da Piztia! Handik, Xabier Gutiez “Xsakara” hurreratu jaku. Baina, lehenengo, gure Osamak zuztarratara itzuli gure izen deu eta emakumezkoak rap zein hip hop munduen zelan murgilddu ziren argitxu dosku, Whitney Houston zanari ein dotsagun omenalditxue eta guzti. Ostien, esan lez, Xsakarak bere bixotza fonoteka bidez zabaldu dosku, bera […]

irakurri gehiago →

Sare on #8

7 otsaila, 2020 | 0 Komentarioak

Sare on guztioi! Gaur hiru elkarrizketa izan ditugu: Txabi Txakartegi sarekidea, Bego Landa eta Andrea Aiape Greba batzordeko kideak, eta Aitor Amutio Sare Gernikaren memoria proiektuaren berri emanez. Horrezaz gain, Beñat Bilbaoren eskutitza, agenda, eta Patxi Gaztelumendiren gatibutza eta literatura kolaborazioa. Hurrengo saioa otsailaren 21ean Sare On guztioi!

irakurri gehiago →

BIZTU DA PIZTIA #10 Etxekalte + Kaleko Urdangak

30 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Musikie nonahi dabilen astiotan, Piztixok be handik hona gabiz! Astiongo saioan, hasteko, Iparragirre Rock Elkartien eta Trinkete Antitxokoan emoniko kontzertuek errepaseu doguz, Kaleko Urdangari ein geuntsien alkarrizketie komentetiez gain. Ostien, Bermiotik, Etxekalte taldeko partaidiek etorri jakuzen euren talde-fonoteka pertsonala erakusten. Akabuen, geure proposamen musikalantzat be tartetxue hartu gendun eta, zelan ez, saioa bukatuteko ibilten dogun […]

irakurri gehiago →

Sare On berezia: Etxera Trail Pasilekutik

26 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Gaur, Biztu Irratixen Sare On irratsaio berezia egin dugu Etxera Trail Elkartasun mendi lasterketan. Ia 1500 lagunek parte-hartu dute egitasmoan, ia 100 bolondresek…eta geure uhinen bidez kirola eta aldarrikapenari ahotsa, zabalpena eta ematen zenaren kronika txikia izaten saiatuko gara. Esperientzia polita, ekarpen saiakera eta aldarrikapenarekin bat egiteko modua izan da. Gauzak horrela, lasterbideanen berri, atzoko […]

irakurri gehiago →