BIZTU IRRATIA

Sare On berezia: Etxera Trail Pasilekutik

26 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Gaur, Biztu Irratixen Sare On irratsaio berezia egin dugu Etxera Trail Elkartasun mendi lasterketan. Ia 1500 lagunek parte-hartu dute egitasmoan, ia 100 bolondresek…eta geure uhinen bidez kirola eta aldarrikapenari ahotsa, zabalpena eta ematen zenaren kronika txikia izaten saiatuko gara. Esperientzia polita, ekarpen saiakera eta aldarrikapenarekin bat egiteko modua izan da. Gauzak horrela, lasterbideanen berri, atzoko […]

irakurri gehiago →

Metal Fabrika #16

17 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Bagatoz Metal Fabrikaren 16.saioagaz. Urte bat huts egin ostean, Metal Fabrika berriro ere Lekuek Festibalean eukiko dozue. Badakizue Wormed dala konfirmatutako lehenengo taldea. Irratsaioan pista bat daukazue bigarren taldea zein izango dan igartzeko.

irakurri gehiago →

BIZTU DA PIZTIA #9 Sanda

16 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Piztixen erregie bere erreinuen dau. Gure gerra-korrespontsal propixoa dan Sandalio etorri jaku oingoan, bere fonotekie ekarteko. Arinau, baina, geurien ezagun zaharra dan Pello Arzanegi “Arza” hurreratu jaku, geurien euko dogun jaialdi alternatibo erakargarri baten barri emoteko. Akabuen, zelan ez, gure proposamen musikalan txandie ixen da, saioa amaitxuteko hartu dogun ohitxura barrixe orduko. Entzun ala hil!

irakurri gehiago →

BIZTU DA PIZTIA #8 Remen anaixek

3 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Urte barrixen hotzagaz, piztixek bero-bero bueltan datoz mikrofonoatara! 2020xeri hasikerie emoteko, Osamak euskal hip hop ta rapan lehen pausoak ekarri doskuz. Ostien, “Neba-Arrebak” atal barrixe estreneu dogu; han, Sarkorren ibilineko Jon Rementeria eta Kaleko Urdangak, Tears&Beers edo Bertsiolarixek proiektuetako Aritz Rementeria anaixek hartu dabe berbie, euren arteko musika-transmisinoa mintzagai. Irratsaioan akabue, barriz, agenda musikalak ta […]

irakurri gehiago →

Sare On #6

3 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Sare On guztioi! Gaurko saioan Eneko Madariagak Foruko solasaldiaren berri eman digu. Etxera Trail.eko Oier Bilbao eta Jon Landa izan ditugu urtarrilaren 26ko ekimenaren berri ematen. Maider Amutioren lekukotza urtarrileko manifestazioaz, eta Ander Elortegi bertsolariak bere eskutitza bertsoz idatzi digu. Datorren irratsaioa urtarrilaren 17an izango da.

irakurri gehiago →

Sare On #5

20 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Sare On irratsaio berri honetan Marian Bilbatua elkarrizketatu dugu, Motxiladun Umeen lan didaktikoaren egileetako bat. Patxi Gaztelumendik kartzeletako musika kontzertuak izan ditu mintzagai, Maider Amutiok dastamena eta azkenik, Gurutzne Basterretxearen eskutitza. Hurrengo saioa datorren urtean! Sare On guztioi!

irakurri gehiago →

BIZTU DA PIZTIA #7 Ainhoa Unzueta

19 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Abenduek oparixek ekarri deuz Biztu da Piztiako arbolapera! Astion, lehenengo eta behin, Itzalen, Zuloak, Hexen edo Labana taldietako Ainhoa Unzuetak bere bixotzeko podcast-a zabaldu dosku; hori gitxi ez, eta Labana bere talde barrixen kanta bat erregaleu dosku esklusiban! Horrezaz gan, Durengoko Azokatik ekarri doguzen oparitxuen errepasoa eitteko paradie be hartu dogu, agenda musikalagaz amaitxuteko. Zorixonak […]

irakurri gehiago →

GABERDIKO COWBOY #9 Zinea eta Kartzela

10 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Abenduaren 10a Giza Eskubideen Eguna izan da eta Sareko Aitor Amutio izan dugu Gaberdiko Cowboy irratsaioan kartzela protoganostia bezala duten pelikulen inguruan eztabaidatzeko. Gainera, hurrengo astean Astran proiektatuko dugun pelikularen inguruan jardun gara: LEONERA Eta zelan ez, azken astietako estreinaldi bi proposatuko dizkizuegu. Jakin nahi duzue zeintzuk diren? Entzun ba!

irakurri gehiago →

BIZTU DA PIZTIA #6 Musa

5 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Gustoko lekuen eta lagun artien, aldats gitxi eta barre piloa! Biztu da Piztia bueltan da, beste behin, eduki zein gonbidatu barrixekaz. Astion, lehenengo eta behin, kaskamotz eszenieri lekutxue ein dotsagu, Bardulia izeneko mobimentue gure pazara ekarteko. Ostien, Sarkor talde gernikarreko Asier Musatadi “Musa” etorri jaku, bere bixotzeko zazpi kantak erakutsi eta Astrako bigarren solairue hankaz […]

irakurri gehiago →

SARE ON #4

3 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Gaurko saioan Mikel Orbegozo elkarrizketatu dugu. Preso egon zeneko tartean komikiak egin izan ditu eta marrazkigintza eta espetxearen arteko harremanaz eta gehiagoz, aritu gara berarekin. Zentzu berdinari erantzuten dio Patxi Gaztelumendiren kolaborazioa: Ataramiñe argitaletxearen aurtengo sorkuntza ekarri baitigu. Maider Amutiok ukimena izan du ardatz, eta Mikel Fidalgoren eskutitzak musika eta gatibutza uztartu ditu. Hurrengo irratsaioa […]

irakurri gehiago →