BILBO HIRIA IRRATIA

SAREAN ZEHAR: 291. edizioa

2 martxoa, 2020 | 0 Komentarioak

Aste honetan koronavirusetik bizirik atera gara, Mobile World Congressek ekarri ez dizkigun azken berrikuntzak ekartzeko. Besteak beste, Audik semaforoak saltatzeko sistema berria aurkeztuko digu eta bideojokoen gunea ere izango dugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.

irakurri gehiago →

POTTO: Eibarrera joan gara gaurko POTTO saioan

27 otsaila, 2020 | 0 Komentarioak

Eibarrera joan gara gaurko POTTO saioan, “Delorean” auto partikular-txikian. 2018. urtea izan dugu jomuga, eta mesanotxean gordeta genuen bertso-jaialdia eskaini dugu, beti ere aukeraketa diktatorialean. Eibarko ETA KITTO! euskara elkarteak antolatutako San Andres bertso-paper lehiaketaren harira, kantuan izan ziren Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Unai Mendizabal eta Andoni Egaña, Jon Mikel Mujikaren aginduetara. Agenda-proposamena ere hedatu […]

irakurri gehiago →

The Staple Singers kantariak 50eko hamarkadan hasi ziren gospel sutsua egiten eta gaur oraindik Mavis Staplesek jarraitzen du lanean. Guk gaurko saiorako 1962-1968 tartea aukeratu dugu. Urrezko kantu legez Stephen Stills-en For What It’s Worth aukeratu dugu. Jarraian, Buffalo Springfield-ek grabatu zuen abestiaren jatorrizko bertsioa entzun dugu, gero, The Staple Singers-ekin jarraitu eta haien kantu […]

irakurri gehiago →

Tony Trischka (Syracuse, NY, 1949), bluegrass musika munduan dabil 1965etik, eta banjo jolerik handiena dugu egun. Laster Kataluniara joango da bira txiki bat egiteko, martxoaren 6tik 9ra. Martxoaren 12an Bilbon izango dugu, Barrainkua kaleko Residence tabernan zuzenean. 55 urteko bidaia honetan Trischkak dozenaka grabazio egin ditu, baita tutorial asko ere, jendeak banjoa jotzen ikasteko. Gaur, […]

irakurri gehiago →

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: LUR HOSPITALEAN DAGO

22 otsaila, 2020 | 0 Komentarioak

Lur ospitalean dago, horregatik Hodei triste dago. Amamak alaitzeko ipuin bat kontatu dio.

irakurri gehiago →

POTTO: XIX. ABRA SARIKETAn egon gara

20 otsaila, 2020 | 0 Komentarioak

Bertsoa eta Bilbo Hiria irratia lotzen dituen katea da POTTO, eta hementxe dago, zuen buru-belarrien gozagarri, beste saio bat. XIX. ABRA SARIKETAn egon gara, urtero Euskal Herrietako bertsolari gazteen bilgune den txapelketa handian. Algortako kasinoan 6 bertsolari gaztek kantatu zuten otsailaren 14an, barikuarekin batera, eta antolatzaile diren ALBEko lagunei esker jaso dugu saioaren grabazioa. Lierni […]

irakurri gehiago →

SAREAN ZEHAR: 290. edizioa

17 otsaila, 2020 | 0 Komentarioak

Aste honetan, 300. programaren atzerako kontuari ekingo diogu, MWCko koronabirusa protagonista izanik. EBk kargagailuekin hartutako azken erabakiak eta Windows 7ren eguneraketaren enegarren akatsa komentatuko dugu ere. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.

irakurri gehiago →

Soinugela hau duzue ere pasa den hamarkadan Xabier Monasterioren etxea izan zen, aurkezle kide izan genuen eta. Xabierrek ibilbide oparoa du Zenbat Gara elkartean, Gabriel Aresti euskaltegian eta Erroa argitaletxean. Askotan itzultzaile jarduna da eta, besteak beste, Arnold Wesker, Guy de Maupassant, Pio Baroja, Stephen Crane eta R.L. Stephenson-en lanak euskaratu ditu. Bere kabuz, Testu […]

irakurri gehiago →

Deustuan uteroko zita dugu AFERAK bertso-dinamika, eta ELORRI bertso-eskolak antolatutako ekimenari bukaera emateko, otsailaren 8an, Deustuako Herriko tabernan bildu ziren Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Miren Artetxe bertsolariak, Maite Sarasolaren aginduetara. Hementxe duzue bertso-bazkarian izan ziren bertso-ale hautatuak, aukeraketa diktatorialean beti ere. Gaurkoan Ander Artola zenbatgarakide-lagunaren bisita izan dugu; Ibon Burgoa soinu-editore lanetan eta Erlantz […]

irakurri gehiago →

Flamin’ Groovies taldearen sortzaile Roy Loney iragan abenduan hil zen, ebakuntza baten ondoren. Roy Loney 1969-1971 tarteko gitarra jole, kantari eta burukidea izan zen Cyril Jordanekin batera. Flamin’en taldekide rockeroena eta oso psikodelikoa izan zen San Franciscokoa. 2009an Señor No taldearekin Got Me a Hot One lan bikaina egin zuen Gaztelupeko Hotsak-en. Gaur omenalditxoa egin […]

irakurri gehiago →