Olatukoopen 1. sakontze eguna: eredu kooperatibo eta komunitarioak hedatzeko lehen urratsa

Astearteetako saio amaiera aldera, ekonomia eta gizarte gaien ingurukoak ekartzen ditugu Zebrabidera. Bi astez behin, Koop57-ko Liher Gonzalez izaten dugu gure artean, eta gaurkoan ere hitz egin dugu harekin. Iruñeko Katakrak gunean Olatukoop sareak egindako lehen sakontze egunaren inguruko kronika egin digu Gonzalezek. Ekonomia sozial eta eraldatzailaren sustapenaz nahiz hedapenaz hitz egin digu, baita eredu horretan diharduten enpresen arteko laguntza sareak eraikitzeko beharraz ere.

Hurrengo podcasta

Lanarekiko pertzepzioa aldatu eta bizitza erdigunean jarri

ar. Mar 22 , 2016