ANTXOEN BERTSOA (19) – martxoan bertsoa & nork

Kaixo bertsolagun!

Antxoa gozo-gozo dabil itsasoetan zehar. Gaurko saioan gai hauek izan ditugu hizpide: Bertso Truk (Gabiri eta Urretxu-Zumarragako saioak), Erniarraitz gazte sariketa eta 2016ko Martxoan Bertsoa, besteak beste.

Habana Ta punto atal popularrari ere merezi duen tartea eskaini diogo. Andoni Jaka izan dugu kantari KKinZonako estudioan eta Arkaitz Aranbururi luzatu dio puntua. Ia zer dioskun 20. ANTXOEN BERTSOAn.

NORK komiki zoragarri bezain interesgarria hitz bidez irudikatu eta gomendatu dugu.

Eitzan Aitzen atalean Gorkari galdera batzuk egin dizkiogu Martxoan Bertsoan izango duen parte hartzeari buruz.

Beñat Gaztelumendik Andoainen Arnaldo Otegiren inguruan kantatutako bertsoak entzun ditugu eta amaitzeko Euzkitze aita semeen lehen jendaurreko saioa entzun dugu glu glu glu…

 

 

Hurrengo podcasta

Santi Diaz de la Espada: "Mugimendua beti dago, eta orduko indar bereko zerbait gerta daiteke berriz"

og. Mar 3 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan