ANTXOEN BERTSOA (51) – Gipuzkoako Herriartekoa: Alegiko finalerdia

Kaixo bertsoxale!

Aste honetako ANTXOEN BERTSOA betiko lez, aktualitatearen errepasoarekin hasi dugu: Zeraingo bertso txiki, saio handi; Bertsomovieda ekimena eta Gipuzkoako Herriartekoa. Saioan zehar, maiatzak 6ean Alegiko frontoian ospatu zen Gipuzkoako Herriarteko finalerdia izan dugu hizpide eta bertako bertso batzuk entzun ditugu.

Ondoren, Habana Ta Punto sail herrikoiaren txanda izan da. Gaurkoan, Mikel Campos izan da protagonista eta Julen Larrañagaren puntuari fin erantzun dio. Bejondaikela Mikel! Ia hurrengoak eusten dion erronkari.

Amaitzeko, agenda errepasatu dugu.

Hurrengo astean, bertso kontu gehiago ANTXOEN BERTSOA KKinZonako saio kitzikagarrienean!

Hurrengo podcasta

Itxaro Mendizabal: "Gizarteko mezuen ondorioz, haurrek argaltzearekin lotzen dute kirola"

og. Mai 11 , 2017