Podcast: Play in new window | Download
Irailaren 19an Hazparnen abiatu zen, eta abenduaren 20an Nafarroa Arenan bukatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa. Berrikuntzekin dator, lurraldeen arteko parekotasunak emandako «nazio ikuspegia» ardatz hartuta. Eta berrikuntza horien artean, iruditegiak eta sintoniak ere izaten du bere garrantzia. Lumi taldeko Nahia Zubeldia eta Manu Matthysek sortu dute 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren sintonia. Eta honen inguruan gehiago jakiteko Zebrabidean izan da Nahia Zubeldia.






























