Gaur Mikel Markez izan da gurean , eta ez edozein modutan: Gezurrari zor disko berria besapean dator, egia, gezurra eta usteen arteko jolasean murgiltzen gaituen lan kontzeptuala. Hamar bertso sorta, hamar doinu berrirekin, eta bertsolaritzaren lehen mailako izenekin batera sortutako bidaia musikal bat. Alaia Martin, Andoni Egaña, Jon Maia, Ane Labaka eta beste hainbat bertsolariren hitzak Markezek sortutako doinuekin biziarazi ditu, eta guzti hori gainera Arkaitz Miner eta Iker Laurobaren laguntzarekin oholtza gainean indartuta. Gezurrak ere egia esateko modua izango du. Maiatzak 23an Getxoko Muxika Berrin egongo da.
Deskargatu hemen.
The post PIPERPOLIS: Mikel Markezek Gezurrari zor lana aurkeztu digu first appeared on Bilbo Hiria irratia.






























