Podcast: Play in new window | Download
Sei herri mugakide bildu, elkarren artean joko batzuk egin, harremanak indartu eta euskara erdigunean jarri. Horiek dira Herri Haitada ekimenaren helburuak, eta aurten, laugarrenez eginen dute ekinaldia. Iaz beratarrek irabazi zuten proba eta, beraz, beratarrak izanen dira aurtengo antolatzaileak eta Maiatzaren 23rako, egun osoko egitaraua antolatu dute. Honen inguruan gehiago jakiteko Zebrabidean izan da Eider Molinero Beratarra, Herri Haitadako antolakuntza lanetan dabilena.






























