Kale-izendegi eta Emakumeen aztarnak Irunen

Irungo Bilgune Feministak 2010ean kale-izendegia betaurreko morez janzteko abiatutako ekimena gorpuzten joan da urteen poderioz. Eta azken urteetan Parean elkarteak eta Mertxe Tranche historialari irundarrak eramandako elkarlanetik ‘Emakumeen Aztarnak Irunen’ proiektua borobildu dute orain.

Duela hiru urte dokumentala plazaratu ondotik, orain izen bereko liburua argitaratu dute. Eta horrekin batera 1.500 ikasleei zuzendutako bisita gidatua eskaintzen ari dira egunotan, Irungo 19 kaletan emakumeen lanbideak, izena eta izana ezagutara emateko. Hondarribian ere egin zuten gauza bera iaz. Eta Hernanin, Paseo Morea proiektuan ere ari dira lanean.

Hurrengo podcasta

Herri astekariaz

ol. Mar 24 , 2023