Podcast: Play in new window | Download
Aste honetako Kultur Kuboan : TOPADA Fabrika 2024ko urrian sortu den Kultur-elkarte bat da. Artista profesionalak sorkuntza urrats guztietan sustatzeko eta laguntzeko xedea du. Lehen hitzordua Arrosan izan zen, 2025eko irailaren bukaeran, non, besteak beste, 3 konpainiek beren sorkuntza ikuskizunaren emanaldia eskaini zuten. Parada izan dugu Elirale konpainiako Jon Vernier eta Xabi Dartayetekin hitz egiteko. Haien ibilbidea aurkezteaz gain, sorkuntzan den « Bota » beren ikuskizuna aurkezten digute.
Gaurko bigarren elkarrizketa : Hainbat urtez mediateka ezberdinetan lan egin ondoren Aiherrakoa den Aines Haristoyek « Et’abar » deitutako ostatu-liburu denda ideki du Hazparnen berriki. Kafe bat hartu dugu leku berri honetan, eta Ainesek leku hibrido berri hau aurkezten digun bitartean …
Musika : Gari « Naufrago isolatua », Arno « Oh La La La ! »
Jatorria / source : Radiokultura